Gure gizarte aldarrikapenak

Ez gara lan arloan soilik aritzen, jendartekoa ere gure bizitzaren parte baita: gizon ete emakumeen arteko berdintasun osoaren alde gaude; planetarentzako kaltegarria ez den garapen ekonomikoa nahi dugu, baliabideak agortzen ez dituen garapena eta ekologia bultzatuz; antimilitaristak gara gerra justurik ez dagoelako, gerra guztiek mina eta heriotza ekartzen diotelako ahulari eta boteretsua aberasten; arraza, itxura, eta generoan oinarritutako diskriminazioa baztertzen dugu; abertzaletasun haundi eta txikien kontra gaude, askotan aberri eta nazioaren izenean, langileak euren artean borrokatzera eraman dituztelako; lehenengo delitua eta gero gaizkilea  sortzen duen sistema baten erruz, hirurogei mila preso pilatzen ez diren herrialde bat nahi dugu; hezkuntza libertario baten alde egiten dugu zeinean umeak lehiakortasunetik eta konsumismotik urrun heziko diren; manipulazio eta sineskeria erlijiosoen kontra gaude; askatasuna, berdintasuna eta elkartasunaren alde dagigu kementsu.