CNTren filosofiaren funtsa: anarkismoa

Ideia asanbleario guzti hauek, anarkismoan inspirazioa hartzen dute. Anarkismoa filosofia politikoa da, eta esaten du gizartea botererik gabe, bortxa barik eta indarkeriarik gabe antola daitekela. Gure ustez, beste pertsona batzuen izenean erabakitzen dituzten espezialista politikoak ez dira beharrezkoak. Pertsona bakoitza subiranoa da erabakitzeko. Ideia hauek gero eta zabalagoak daude talde askotan hierarkiaren printzipioekin nazkatuta. Autogestioa, deszentralizazioa, partaidetza… ideiak anarkistak dira. Badago anarkiari buruz ideia erratuta: askotan, kaos eta indarkeriaren sinonimo bat bezala erabiltzen da. Gure ustez, anarkia inposiziorik gabeko ordenaren eta askatasunaren sinonimoa da.

Gizartean erabateko aldaketa nahi dugu, soldatapeko lanaren abolizioa, gizarte iraultza. Geure helburua Komunismo Libertarioa da, sistema gizarte-ekonomiko hau askatasunean eta berdintasunean oinarritzen da. Eta pentsatzen dugu gure helburuak lortzeko medio koherenteak erabili behar ditugula. Denak ez du balio. Helburuak inoiz ez du mediorik justifikatzen. Berdintasunezko gizarte, libre eta anaikorra nahi badugu, geure erakundea eta geure ekintza berdintasunezkoa, anaikorra eta librea izan behar da.

Baina, era berean, estatuaren edo patronalaren erasoek erantzuna izan behar dutela pentsatzen dugu. Beste masaila ez dugu ipintzen eta injustizia ez dugu onartzen. Autodefentsaren printzipio honek ugazabekin eta instituzioekin liskarrak egotea suposatzen du. Horregatik, CNT anarkosindikalista da.

Sindikalismo iraultzailearen bateratzetik –langileen emantzipazioaren alde borroka egiten duena eta klase gizartearekin bukatu nahi duena- anarkismoarekin –hierarkiarik gabeko antolakuntzaren ideiekin, koherentzia, komunismo libertarioa…- anarkosindikalismoa sortu zen.

Eta honek CNTko kidea izateko anarkista izan behar dudala esan nahi al du? Ez. CNTko kidea izateko langilea izan behar zara eta sindikaturaren funtzionatzeko era libertarioa onartu behar duzu, besterik ez.