Berritasunak

Hezkuntza-lege berriak (LOMLOE edo «Celaá Legea» deiturikoak) Etika irakasgaia alde batera uzten du. CNT Irakaskuntzak Derrigorrezko Hezkuntzan Etikak behar duen tokia aldarrikatzen du, betiere Filosofiak eskaintzen duen elkarrizketatik eta hausnarketa kritikotik abiatuta. Albistea Espainiako Filosofia Sareak (REF-ak) jakinarazi zuen urriaren 28an, hedabideetan ia oharkabean igaro zelarik. Komunikatuan salatzen den bezala, aurreko legegintzaldian, gehienbat PSOEk eta UPk osatutako gobernu berriak aurreko Wert legeak murriztutako Filosofiako ziklo osoa berreskuratzea proposatu zuen. Izan ere, Wert legeak Filosofiaren Historia hautazko ikasgai bihurtu zuen bai ikasgeletan bai eta unibertsitatera sartzeko probetan ere. "LOMLOEren aurreproiektua aurkeztean, Gobernuak Etika irakasgaia ez berreskuratzea erabaki du eta DBHko maila…
Hordagon argitaratua 2020/11/21ean, Lanaren Ekonomiaren eskutik Ostalaritza itxita dago Euskalerri osoan, COVID-19aren aurka hartutako neurriak direla eta. Horrek ezinegona sortarazi du sektorean, zeina martxotik baitago pandemiak gogor kolpatuta. Dirulaguntzak jaso ezean, negozio asko itxiko direla salatu da. Baina, nola heldu gara egoera honetara? Turistifikazioaren eredu kaxkarra Epe luzea kontuan hartuta, 1970etik aurrera kapitalismoak krisi luzea pairatu du, eta sektore ekonomikoen berrosaketa gertatu da Euskalerriko ekonomian. Industriak barne produktu gordinean zuen pisua nabari murriztu da: % 50ekoa zen 1975ean, eta % 22koa da 2020an. Desindustrializazio horrek zerbitzuetan oinarritutako ekonomia bultzatu du, eta bi dira eredu produktibohorren oinarrizko ardatzak, eraikuntza eta turismoa.…
CNTk salatu du Toledoko Itunak alde batera uzten dituela pentsiodunen mugimendua eta haren proposamenak, Europako Gutun Sozialak ezartzen duena alboratzeaz gain. Zentral anarkosindikalistak dei egin die "erreforma hau modu negatiboan baloratzen duten sindikatuei, pentsiodunen mugimenduarekin batera, pentsiodunentzat eta langileentzat kaltegarria den erreforma hau geldiarazteko mobilizazioak egiteko". Diputatuen Kongresuak Toledoko Itunak (hainbat alderditako ordezkariek osatutako batzordea) egindako 22 gomendioak azaroaren 19an onartu ditu. Zentral anarkosindikalistak egiten duen irakurketa bereziki negatiboa da, "inoiz jorratu behar ez ziren gaiak" ontzat eman dituelako, besteak beste, "erretiro-adinaren zeharkako igoera edo plan osagarri pribatuen sustapena". 1995. urteaz geroztik, huts egindako aurreikuspenetan oinarrituta, "Espainiako Erresumako pentsio publikoen…
Badator azaroak 25 eta CNT sindikatutik lanean emakumeok aurkitu ditzakegun indarkeria matxista nabarmenak salatu nahi ditugu: lan hitzarmen ezberdinak, lanaldi murriztuak, lan etenaldiak, haurdun egoteagatik kaleratzeak, lan ikustezin ordaindugabea eta kontziliazioa, besteak beste. Honez gain, gogoratu dezagun, lan esparruko emakumeonganako Indarkeria matxistaren icebergean, hain nabarmenak ez diren egoerak ere badaudela eta ikustezinak izateagatik are garrantzitsuagoak iruditzen zaizkigu:dohainik egiten dugun ugalketa lana, lanaldi hirukoitza (enpresan, zaintzan eta etxeko lanetan), eredu eta ordezkaritzarik eza, kotizazio gabeko pentsio ikaragarri baxuak eta orohar, txirotasunaren feminizazioa. Oso argi azpimarratu nahi dugu hau aldatzea ez dela soilik emakumeon lana. Jendartea eraldatzea eta #elkarlaguntza rekin guztion eskubideen…
CNTk bat egin du Osakidetzako grebarekin, eta langile guztiei deitu die grebarekin bat egiteko. Sail sindikalak "Eusko Jaurlaritzak osasun pribatuari emandako babesa" salatu du, "osasun publikoaren kalterako". Osakidetzan bi greba egun egin ostean, bat Araban (urriaren 29an) eta bestea Gipuzkoan (azaroaren 5ean), CNTk osasun sektoreko greba zabaltzeko eta babesteko deia egin du. Osakidetzako CNTren sail sindikalak adierazi du ondorio larriak izaten ari direla Euskal Osasun Sistemaren egiturazko defizitak. Sail sindikalak adierazi du defizit horiek agerian geratu baino ez direla egin COVID-19ren krisian, baina urte asko direla Osakidetzako langileei egokitzen zaizkienak. Sail sindikalaren arabera, kudeaketa horrek "osasun publikoaren pixkanakako narriadura ezkutatzen…
20/11/08

Ecoespacio borrokan

Nork idatzia:
Datorren azaroaren 10ean CNTk beste elkarretaratze bat deitu du Basauriko enpresan CNTk kaleratutako lankidea berehala berriz hartzea eskatzen du Iberdrolako linea elektrikoak mantentzen dituen Ecoespacio enpresako CNTko sail sindikalak bere afiliatuetako bat kaleratu izana salatu dute; CNTk zuzendaritzari berehala lanera itzultzeko eskatu dio. CNTk jakitera eman duenez, enpresak langile horren salaketa bat jaso eta egun batera kaleratu zuten. "Gure lankidea kaleratu egin dute gure eskubideak defendatzeagatik, irregulartasunak salatzeagatik eta berea dena aldarrikatzeagatik", salatu du sindikatu anarkosindikalistak. Erakunde anarcosindikalistak azaldu duenez, Ecoespazioaren zuzendaritzatik jarduteko moduak "errepresio ekintza argia eta langileen oinarrizko eskubideen urraketa dira". "Gainera, CNTko sail sindikal osoaren aurkako erasoa…

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena