Irailaren 25, 26 eta 27an egingo da azoka berria. Iaz bezala, CNT Portugaleteko Merkatuan izango da Iaz Portugaleteko Liburu, Fanzine eta Material Politikoaren Azokak izandako harrera onaren ondoren, Merkatuak (Potugaleteko Alde Zaharrean) azokaren bigarren edizioa antolatu du berriro. Hainbat kolektibo, argitaletxe, banatzaile eta erakunde bertan izango dira iraileko azken asteburuan, eta, ohi bezala, CNT sindikatuak eta FALek (Anselmo Lorenzo Fundazioa) parte hartuko dute berriro ekitaldiak irauten duen hiru egunetan. Topaketa honek liburu, aldizkari, fanzine eta komikien bidez pentsamendu kritikoa duten irakurle ugari bildu nahi ditu, kultura alternatiboz beteriko asteburu batean. "Edukieraren kontrola eta segurtasun neurriak protagonista izango dira aurtengo edizioan,…