21/01/22

Urtarrilaren 26an, greba zaintza profesionalizatuetako sektoreetan

  • CNT sindikatuak bat egin du ESK, LAB, UGT, ELA eta CCOO sindikatuek urtarrilaren 26rako eta martxoaren 4rako deitutako greba-deialdiarekin.
  • "Grebarekin bat egiteko eta mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten dugu; izan ere, zaintza profesionalizatuek publikoak, duinak, unibertsalak eta doakoak izan behar dute", azpimarratu du erakunde anarkosindikalistak.

Datorren urtarrilaren 26an eta martxoaren 4an greba egingo dute zaintza profesionalizatuetako sektoreetan, eta CNTk parte hartzeko deia egin du. Besteak beste, sektorea publiko egitea eskatu dute sindikatuek.

"Zaintzek ez dute negozio izan behar", esan du zentral anarkosindikalistak, eta "hala ere, Administrazio Publikoak dira lehen erantzuleak, zerbitzu horiek ez eskaintzeagatik edo pribatizazioaren bidez modu prekarioan eskaintzeagatik". Gizarte aurreratu bat nahi bada, pertsona guztien beharrak asetzen dituena, "merkantilizatzea da arazoa, ez konponbidea".

Gainera, pandemiak sektorea gogor jo du, "sektoreko langileentzat hobekuntzak eskatzea da gutxienekoa", prekarizatua da eta pandemiaren kudeaketa arloan erantzukizun handia izaten ari dena.

Bestalde, urtarrilaren 26ko mobilizazio honek gobernu zentralak 189. hitzarmena berehala berrestea eta etxeko langileak gainerako langileekin parekatzea aldarrikatuko du, beste sindikatu deitzaileek azpimarratu dutenez.

Sektore hauek deitu dute grebara:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko edozein erakunde publikok emandako oinarrizko gizarte-zerbitzu espezializatuak.
  • Desgaitasunari arreta emateko zentroak eta zerbitzuak.
  • Hirugarren adineko zentroak eta zerbitzuak.
  • Telesasistentzia Zerbitzua.
  • Etxez etxeko laguntza-zerbitzua.
  • Gizartean esku hartzeko zentroak eta zerbitzuak.

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena