25/11/24

Beldurrik gabe. Indarkeriarik gabe. Emakume Askeak

Ondo dago egunetik egunera iraultzaren zain egotea, baina hobe da haren bila ateratzea, minutuz minutu adimenetan eta bihotzetan finkatuz.

Azaroaren 25a emakumeen aurkako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna da. Pairatzen dugun sistema kapitalistan, indarkeria hori emakumeen bizitzako esparru guztietan ematen da: familian, lanean, kalean, irakaskuntzan, erakundeetan, informaziorako sarbidean, sare sozialetan...

Indarkeria hori ez da fisikoa soilik, hainbat forma hartzen ditu: kolpeak, gutxiespenak, diskriminazioa, kosifikatzea eta sexu edo ekonomia-indarkeria adierazpenak.

Emakume langileak, enpresa-esplotaziotik ez ezik, bere lankideengandik etor daitekeen indarkeriatik ere defendatu behar du bere burua. Sindikatua emakumeen emantzipaziorako tresna erabilgarria eta seguru sentitzeko espazio bat izan dadin dihardugu lanean CNTn.

Hori lortzeko, ezinbestekoa da gizonezkoek kontzientzia hartzea; kontzientzia hori ez da hitzetan soilik oinarritzen, baizik eta analisi autokritiko batetik abiatzen da, eta gertaera zehatzetan gauzatzen. Sindikatuak emakume langilearen nahiei erantzun ahalko badie, ez dago beste biderik, Lucía Sánchez Saornilek zioen bezela, adimenetan eta bihotzetan iraultza bat sortuz.

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena