• Erakunde anarkosindikalistak bat egin du La Naval itxieraren aurkako manifestazioarekin.
  • "Eskaintzen diguten etorkizuna ezin daiteke desindustrializazioaren eskutik etorri, etorkizunaren aldeko borroka bat da", esan du CNTk.
Larunbat honetan, abenduak 1, La Navaleko langileek manifestazioa egingo dute, Bilbon. "Langileek ontziola salbatzea posiblea dela diote", esan dute manifestazioa babesten duten hainbat gizarte eragilek, zeinean artean CNT aurkitzen den. "Itxieraren eragina ez da soilik ontzional nabarituko; azpikontratek eta familia ugari ere pairatuko dute, Ezkerralde osoan izango du eragin negatiboa", antolatzaileek azpimarratu nahi dute.
Manifestazioa arratsaldeko 18:00etan Bilboko Jesusen Bihotzeko plazatik irtengo da.

 

MARTXOAK 29 GREBA OROKORRA

 - 7:00: Donostialdeko industrialdeetara auto karabana eta pikete informatiboa. Irteera CNTren Donostiako egoitzatik (Olaeta plaza).

- 7:00: txirrindulari eta oinezkoen piketea Gaztelu plazatik Iruñean*.

- 8:00: CNTren Durangoko egoitzatik irtenda (Komentukale 22), pikete informatiboa.

- 8:30: Iruñeako BBVAn (Merindade plaza) elkarretaratze-asanblada banka armatuari buruz.

- 9:30: Iruñeako CANen (Carlos III etorbidea) elkarretaratze-asanblada deshauzioen inguruan.

- 9:30: Abadiñoko Simply eta Eroskin pikete informatiboa.

- 10.30: CNTren Donostiako egoitzatik irtenda, piketea hirian zehar.

- 11.00: Iruñeako Binkuloaren plazan mitina eta manifestazioa Gaztelu plazaraino.

- 11.00: CNTren Durangoko egoitzatik Bilboko manifestaziorako irteera.

- 12.00: Bilboko Plaza Biribilean elkarretaratzea.

- 12.00: Gasteizeko Bilbao plazatik manifestazioa.

- 12.00: Donostiako Bulebarretik manifestazioa

- 12.00: Manifestazio bateratua Iruñeako Gaztelu Plazan.

- 14.30: Iruñeako Gaztelu plazan elkarretaratze-asanblada-bazkari autogestionatua (“Gelditzen ez baditugu, itoko gaituzte”).

- 17.00: Iruñeako Zerbitzu Sozialen aurrean (González Tablas kalea) elkarretaratze-asanblada oinarrizko errentari buruz.

- 17.30: Ermuan mugimendu sozialen manifestazio bateratua.

- 17.30: Gasteizeko Amabirjin Zuriaren plazatik manifestazioa.

- 19.00: Gizarte kolektiboek deitutako manifestazioa Iruñean.

- 19:00: Bilboko Arriaga plazatik manifestazioa.

* Iruñeako jarduerak CNT, CGT, Nafar Libertarioak, 15-M, KEM-MOC eta Dale la Vuelta-Bira Beste Aldera organizazio eta kolektiboek era bateratuan deitu dituzte.

 

Konfederazio anarkosindikalistak sindikatuen arteko ekintza batasuna eskatzen du. “Geure ikuspuntuak entzun barik, bat egitera gonbidatu gaituzte, ez dagoen aniztasunaren eta batasunaren irudia eman nahian” esaten du.

Gasteizen eta Bilbon igande honetan egindako manifestazio arrakastatsuen ostean, CNT sindikatuak datorren larunbatean Donostian eta Iruñean izango diren mobilizazioetan parte hartzera deitzen du eta “greba orokor berri baten aldeko pausoak ematera animatzen du”.

  • DEIA egunkariak Iñaki Astoreka CNT Oroimen Historikoko Batzarraren kidea elkarrizketatu zuen.
  • "Gaur egun arte, CNTk beren afiliatuak ziren 426 pertsona erregistratu ditu; horietako 24 Euskaid eta Nafarroakoak ziren"
Pasa den igandean, Deiak Inaki Astorekari elkarrizketa egin zion oroimen historikoaren inguruan. CNT sindikatuak Iban Gorriti kazetazia eskertu nahi du oroimen historikoaren alorrean egiten duen lana dela eta.
La CNT, ante el horror del nazismo
El sindicato en Bilbao perfila una lista de 24 de sus miembros de Euskadi que sufrieron el terror de los campos de concentración nazis
  • Kanpainak, sektoreko langileen egoera eskasa aztertzea eta ekintza sindikalaren bidez hobekuntzak lortzea du helburu.
  • "Ituneko sindikalismoak alde batera utzi duen sektore handienetariko bat ostalaritza da", adierazi du CNT sindikatuak.

  • Erakunde anarkosindikalistaren arabera, lan balditzez gain, hezkuntza eredua da eztabaidan dagoena.
  • “Azken urteotan sektoreko langileek galdutakoa berreskuratzeko ordua heldu da”, azpimarratu du sindikatuak.


Kapitala eta gobernuaren erruz sektore publikoak jasatzen ari dituen erasoak handituz doaz. Hauen aurrean ez dago gogoz defendatzea besterik; zer gertatuko bestela? Sektore publiko osoa prekarizatu, geratzen zaizkigun eskubide sozial murritzak kendu eta gure burua sektore pribatuari eskeintzea! Hoiek besterik ez baitira eraso ankerren helburuak...

 
CNT sindikatuak larunbat honetan Iruñean egingo den manifestazioarekin bat egin du, "ahal den indar guztia erabiliz" Altsasuko zortzi gazteak pairatzen ari diren egoera salatzeko, "taberna borroka bat dela eta kondenatuak izan direnak"."Jasan behar ez duten astakeri bat dela argi eta garbi esan behar dugu".
 
Zentzu beran, erakunde anarkosindikalistak kasu hau dela eta espetxeratuak izan diren gazteei euren babesa adierazi die. "Polizia muntai baten aurrean gaude, behin eta berriro salatuko dugu", azpimarratu du.
 
CNTk gazte kondenatu hauen gurasoen "kemena eta duintasuna" azpimarratu nahi izan du. "Estatua eta konplizeak diren komunikabideen 20 hilabeteko kanpain nazkagarri bat pairatzen ari dira", aditzera eman du.
 
Arrazoi guzti hauek direla eta, CNTk beren militantzia Iruñeako manifestazioan pafrte hartzeko deia egin du. "Errepresio eta zorakeri honek ez badu mugarik, geure elkartasunak ezta ere", nabarmendu du.

  • Asteazken honetan, maiatzak 9, Carlos Taibo Iruñean izango da, liburua aurkeztuz.
  • "Sindikatuaren egoitzan izango da, 19:30retan", esan du CNTk.

  • CNT sindikatuak, sektoreko beste erakundeekin batera, hilaren 25 eta 26an greba deitu du.
  • "Helburu bat, baina ez bakarra, sektoreko lan hitzarmen duin bat sinatzea da", azpimarratu du erakunde anarkosindikalistak.

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena