• Ercilla Hoteletako arrakastak eta gero, Sevillako “Barceló Renacimiento” hoteleko 8 Kellyak berriz onartuak izan dira

  • CNT sindikatuan antolatzea borrokatzea esan nahi du, baina baita irabaztea ere” esan du langileetako batek

Gatazka sindikal gogor baten ondoren, Sevillako “Barceló Renacimiento” hoteleko zortzi gela-zerbitzariak garbiketaren arduradun berria den Alterna Solutions enpresan berriz onartuak izango dira progresiboki abenduan zehar.

Gatazka aurtengo uztailak 31ean hasi zen, Sevillako Catuja uhartean kokatuta dagoen bost izarretako “Barcelo Renacimiento” hotelaren garbiketa arduraduna zen “Aura ETT Cooperativa” enpresarekin kontratuak zituen zerbitzuak etetea erabaki zuenean. Langileak “Aura ETT”ko langileak ziren eta formalki empresa honetara lotuak zeuden. Hotelak erabaki hau hartu zuen lan-ikuskaritzak kontratazio iruzur bi salaketa jaso eta bere instalakuntzetan egiaztapenak egitera joatearen ondorioz.

Gauzak horrela, “Barcelo Renacimiento” kooperatiba faltsua zen “Aura ETT”-rekin zuen harremana eten, eta “Alterna Solutions”-en zerbitzuak kontratatu zituen. Baina, prozezu honetan CNT afiliatuak zeuden zortzi gela-zerbitzariak kaleratuak izan ziren, subrogazio gabe, kalte ordain ekonomiko barik, inolako azalpenik eman gabe eta langile berri batzuengatik ordezkatuak izan ziren.

Enpresarekin negoziazio saiakera baten ondoren hotelaren atearen aurrean langileek elkarretaratzeak, hainbat protesta ekintza eta aldarrikapen kanpainak egiten hasi zituzten. Borroka ez zen soilik berriz onartuak izatean oinarritzen, lan baldintzak, soldata, lanaldi, atsedenaldi eta oporretako baldintzak ere aldarrikatzen ziren; izan ere “Aura ETT”-rekin lan baldintza prekarioetan lan egiten zute; 1,50 € gelako, lanegun amaiezinak, destajuko lanak eta opor eta atsedenaldi ordaindu gabeak.

Azkenean, CNTk azaroaren hasieran Sevilla hiriko erdigunetik zortzi langileak berriz hartzeko aldarrituko zuen manifestazioa gertatu baino egun batzuk lehenago negoziazioak berriz hasi zituen. Momentu horretan protesta ekintza guztiak aldi baterako gelditu eta azkenean, negoziazio emankorraren ondorioz gatazkari bukaera eman zitzaion.

Akordioan, “Alterna Solutions” zortzi langileak 30 orduko kontratu eta ostalaritza enpresa-hitzarmenaren baldintzekin berriz hartzera konprometitu da. CNTra afiliatutako zortzi langileetako batzuk lanean hasi dira jadanik eta gainontzekoak urtea bukatu baino lehen hasiko dira.

Madrilen, EXE Hoteleko langileak (Hotusa taldea) epaiketaren zain daude subrogatuak ez izateagatik. Baina estatuko hoteletako langile guztiak antolatzen ari dira eta borrakaren bidez irabazten.


  • CNTk dirua nola sortzen den hitzaldia larunbat honetan antolatu du Iruñean.
  • "Jam Solo kantautoreak ekitaldia alaituko du" esan du erakunde anarkosindikalistak.

Frankismoaren Aurkako Kereilaren Euskal Plataformak Argentinako justiziaren aurrean ipinitako salaketa aurkeztuko du Durangon.

Kereila horretan Durangaldeak ere parte hartu ahal duen aztertuko dute.

Iturria: EcuadorEtxea

 

  • CNTk Euskal Autonomia Erkidegoan hilaren 14 eta 15ean egingo den greba babesten du.
  • Erakunde anarkosindikalistak beren iritzia plazaratu nahi du, azpimarratuz lan gatazka eta klase gatazka agerian direla.

  • "Ezkerraldean lurraldearen suntsitzea aurrera darrai, eta Trenbide Azpiegitura hau honen adierazlea da", esan du CNT sindikatuak.
  • Hegoaldeko Tren Saihesbideari buruzko alternatibak mahaiaren gainean jarriko dira erakundeak Barakaldon duen egoitzan.

Azaroaren 7an, Barakaldo Naturalaren eskutik, herriko azken gune naturalak defendatu nahi duen plataforma, tren azpiegituraren eragina azaleraziko da, eta honen aurrean planteatzen diren alternatibak. Arratsaldeko 19:00etan izango da, Gaztela Leoi kalea 10zkian, Barakaldo.

  • EDE Taldeko zuzendaritzak hartzekodunen konkurtsora eroan du enpresa, langileekiko zorrak urtetan kitatu gabe.
  • "Arduradunek informazio ez-osoa ematen dute, beldurra sortzearren", esan du sekzio sindikalak.

Maiatzak 30 arte Bizkaian egingo diren zenbait elkarretaratze, jarduera eta manifestazioa ezagutzera eman du CNT sindikatuak Bilboko Plaza Biribilean gaur egindako kontzentrazioa.

 

- Gasteiz, irailak 19, 19:30etan, konzentrazioa eta manifestazioa Arka Plazatik (ibiltariaren ondoan), Andra Mari Zuriaren Plazara.

- Barakaldo, irailak 20, 19:00etan, konzentrazioa Bide Onera Plazan.

- Donostia, irailak 22, manifestazioa/burrunbada, Askatasun Etorbidean zehar, banketxetatik buelta. 12:30etan Banko Gipuzkoanotik hasita (Askatasun Etorbidea 21).

- Bilbo, irailak 22, 17:30etan, manifestazio bateratua (ELA, LAB, ESK, CNT, CGT, STEE-EILAS, Hiru, EHNE eta kolektibo sozialak) Bihotz Sakratuan, (Eusko Jaurlaritzaren aurrean).

- Donostia, irailak 22, 17:30etan, manifestazio bateratua (ELA, LAB, ESK, CNT, CGT, STEE-EILAS, Hiru, EHNE eta kolektibo sozialak) Bulebarrean.

- Gasteiz, irailak 22, 19:etan, manifestazio bateratua (ELA, LAB, ESK, CNT, CGT, STEE-EILAS, Hiru, EHNE eta kolektibo sozialak) Andra Mari Zuriaren Plazatik.

- Irailak 25, auto Karabana Ezkerraldetik.

- Irailak 26, Greba Orokorra.

  • Igandean, ekainak 17, hainbat erakunde zeinen artean CNT aurkitzen den, faxismoari aurre egin zioten miliziano, gudari eta emakumeak omendu zituzten.
  • “Erakunde guztiek Oroimen Historikoaren Euskal Legea aldarrikatzen dugu”, erakunde anarkosindikalistak esan du.

  • Zaldibarren dauden bi enpresa hauetako langileak azaroaren 7tik greban daude.
  • "Lan hitzarmen duin baten alde borrokatzen dugu", esan dute grebalariek.
Inyectados Gabi S.A. eta Galter S.L. enpresetako langileak manifestazioa egin zuten azaroaren 16an, Zaldibarren. "Enpresak bere kabuz eta langileei galdetu barik nahi dituen lan baldintzak ezarri nahi dizkie", salatu du sail sindikalak. Neurrien artean soldata hazkunde txikiegi bat, lan baldintza okerrak, makineri eta instalazioen mantentze baldintza txarrak eta lan egutegiaren inpostaketa izan dira langileak grebara bultzatu dituzten faktoreek. Gainera, "behin behineko kontratazio handia salatzen dugu", esan du CNTk.
"Mobilizazioak egin eta egingo ditugu", esan du sail sindikalak, "greba egiteko eskubidea kolokan jartzen dituen enpresaren edozein maniobra salatuz". Jokabide hau Lan Ikuskaritzan salatu da. "Baldintza duin batzuk lortu arte ez gara geldituko", esan dute grebalarien kolektiboak.

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena