Azaroaren 7an, Barakaldo Naturalaren eskutik, herriko azken gune naturalak defendatu nahi duen plataforma, tren azpiegituraren eragina azaleraziko da, eta honen aurrean planteatzen diren alternatibak. Arratsaldeko 19:00etan izango da, Gaztela Leoi kalea 10zkian, Barakaldo.
Maiatzak 30 arte Bizkaian egingo diren zenbait elkarretaratze, jarduera eta manifestazioa ezagutzera eman du CNT sindikatuak Bilboko Plaza Biribilean gaur egindako kontzentrazioa.
- Gasteiz, irailak 19, 19:30etan, konzentrazioa eta manifestazioa Arka Plazatik (ibiltariaren ondoan), Andra Mari Zuriaren Plazara.
- Barakaldo, irailak 20, 19:00etan, konzentrazioa Bide Onera Plazan.
- Donostia, irailak 22, manifestazioa/burrunbada, Askatasun Etorbidean zehar, banketxetatik buelta. 12:30etan Banko Gipuzkoanotik hasita (Askatasun Etorbidea 21).
- Bilbo, irailak 22, 17:30etan, manifestazio bateratua (ELA, LAB, ESK, CNT, CGT, STEE-EILAS, Hiru, EHNE eta kolektibo sozialak) Bihotz Sakratuan, (Eusko Jaurlaritzaren aurrean).
- Donostia, irailak 22, 17:30etan, manifestazio bateratua (ELA, LAB, ESK, CNT, CGT, STEE-EILAS, Hiru, EHNE eta kolektibo sozialak) Bulebarrean.
- Gasteiz, irailak 22, 19:etan, manifestazio bateratua (ELA, LAB, ESK, CNT, CGT, STEE-EILAS, Hiru, EHNE eta kolektibo sozialak) Andra Mari Zuriaren Plazatik.
- Irailak 25, auto Karabana Ezkerraldetik.
- Irailak 26, Greba Orokorra.
Frankismoaren aurkako kereilen aldeko Euskal Plataformak (CNT honen partaidea da) Bilbon ekainaren 15an egingo den manifestaziora deitu du. Honetan frankismoaren zigorgabetasunaren amaiera exijitu egingo da. Mobilizazioa Bilboko plaza eliptikotik, arratsaldeko 18:00etan, aterako da.
Urtarrilaren 15tik hilabete amaiera arte zenbait kultur ekitaldi eta aurkezpen egingo dira Barakaldon (Gaztela Leoi kalea, 10. zkia.). Helburua tokiko sortzaileak laguntzea da, herritarrek egiten duten kultura. Fidel margolariaren irudiak ikusgai izango dira, "Doctor Artestein" laburmetraila lehenengo aldiz proiektatuko da Barakaldon eta bukatzeko Malsonando Barakaldoko kantautorea izango da.