Berritasunak

Gaur arratsaldean, otsailak 22a, CNTk elkarretaratze bat burutu du PPk Barakaldon duen egoitzaren aurrean. Lehen PSOEren egoitzen aurrean elkarretaratzen ginen, orain PPrenak direnen aurrean dagigu. Langileoi berdin zaigu nor den gobernuan, batak zein besteak gure lan-baldintzak nahiz hiritar eskubideak murrizten dituzte.
Otsailak 17an, ostirala, nazioarteko borroka egunaren baitan, CNTko bizkaiatar militante batzuk ABBk Trapagaranen duen egoitzaren aurrean elkarretaratu ginen. Córdoba-n azaroak 28tik greba mugagabean diren kideei gure elkartasuna azaltzea zen xedea. Aipaturiko grebaren helburua hirukoitza da: lanpostuen defentsa, ABBk Córdoba-n dituen gainontzeko langileekiko parekideak diren lan-baldintzen lorpena eta greba eskubidea bermatzea.
Otsailak 15eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak hiru ebaspen polemiko argitaratu zituen. Azaroak 29an Lanbidek harturiko erabakiaren ondorioz, Eusko Jaurlaritzak 4,5 milioi euro eman dizkie CCOO eta UGT “sindikatuei”. Horra hor Patxi López lehendakari eta PSOEren erlazio politikoetarako idazkariak bere laguntxoei oparituriko mauka.
Me piden los compañeros que escriba sobre la filosofía y la práctica del anarquismo, cómo están las cosas, qué podemos esperar y a qué podemos aspirar, qué pasa con la memoria histórica. Demasiado para tan pocas líneas, así que conformémonos, ahora, con unos apuntes mínimos y un tanto al desgaire. Lo mejor para saber qué fuimos y qué somos es trazar una historia página a página, seriamente y con conocimiento, del anarquismo en tierras vascas desde 1870 hasta hoy. Una historia, rica, difícil, densa, sufrida, digna, honrada, que nos permite confiar en que si se superaron escollos tales, se superarán…
Otsailak 6an, CNTko militanteok ABB enpresak Trapagaranen duen egoitzaren aurrean elkarretaratu ginen.
Urtero legez, CNT sindikatuak 1936ko uztailaren 19an faxismoari aurre egin eta Iraultza Soziala egin zuten emakume eta gizonak omendu ditu, Artxandako La Huellan, Bilbo. “Pertsona arrunt baina antolatu batzuek kapitalismotik at bizitzea posible dela erakutsi ziguten”, azpimarratu du erakunde anarkosindikalistak. Oroimen historikoa eta “Valle de los Caídos” puri purian dagoen eztabaida den bitartean, CNT sindikatuak orain dela 82 urte gertatutakoa gogorarazi du. “Herriek estatu kolpe faxista gelditu zuten, nahiz eta Espainiar Errepublikak ez lagundu”, aipatu du erakunde anarkosindikalistak. “Gainera, gizon eta emakume hauek Europan XX mendean eman den Iraultza Sozial handiena gauzatu zuten, lurra eta industriak kolektibiztatuz, komunismo libertarioa praktikan…

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena