Berritasunak

CNT sindikatuko militante talde batek elkarretaratzea burutu du ostiral honetan Barakaldoko “Megapark”aren atarian. Publizitate banatzen diharduten langileek sufritzen duten egoeraren larritasuna salatzea zuten helburu. Ekintzarekin, gutunontzietan publizitatea banatzearekin zenbait marka komertzialek lortzen dituzten “kanpaina bortizen” aurka protestatu du zentral anarkosindikalistak.
CNT sindikatuak, asteazken honetan, Bilboko BBKren egoitzaren aurrean konzentrazioa egin du “langileriaren aurkako erasoen arduradunen kontra” protesta egiteko. Ekintza hau erakundeak martxan jarri duen “Erruduna seinalatu. Murrizketarik ez erantzunik gabe. Greba orokorra!” kanpainan kokatuta dago. Testuinguru honetan, CNTk adierazi du “Langileriak jakin badakiela nortzuk diren krisialdiaren errudunak eta beraien sikarioak. Beraien buruak ez dituzte ezkutatzen, baina gu nahasten saiatzen dira”, eta nabarmendu du “haiek egoera honi krisialdia esaten diote, baina langileriak badaki estu hartzea besterik ez dela”. Halaber, konfederazio anarkosindikalistak azpimarratu du lan erreformaren benetako mamia: ”haientzat, gero eta etekin gehiago, guretzat, gero eta pobrezia gehiago. Oparoaldietan lan erreformak egin…
Al PP, pandilla de neofranquistas reciclados, hay que agradecerle su gran contribución a la evolución del lenguaje. Al hablar de lenguaje, oral o escrito, me refiero a ese encadenamiento de palabras desarrollado por el ser humano. Es un sistema de comunicación bastante más especializado que los de otras especies animales y nos proporciona la facilidad de poder mantener una conversación hablando de lo mismo pero con distintas palabras. Esto nos puede llevar, como sucede en numerosas ocasiones, a malentendidos y más de una vez habremos vivido situaciones en las que le tenemos que plantear a nuestro interlocutor si estamos hablando…
“Erruduna seinalatu” lemapean, CNT sindikatuak mobilizazio sorta bat iragarri du datozen asteetarako. Egitasmo honekin, “langileriaren protestak egungo egoeraren arduradun bakoitzaren atariraino eramatea” du helburu erakunde anarkosindikalistak.
Maiatzaren lehenean, CNT sindikatuak langile klasearen batasuna aldarrikatu eta beste greba orokor berri baten beharra mahaigaineratu du. Bilbo, Iruñea eta Donostiako manifestazioen ostean, konfederazio anarkosindikalistak azaldu duenez “hainbeste urtetako borrokaz irabaziriko eskubideak kendu nahi dizkigutenei aurre egin behar diegu nonahi eta beti”.
CNT sindikatuak Maiatzak 1ari begira, mobilizazio deialdi sorta bat du Euskal Herrian. Ekitaldi guztien ardatzak: borrokan partehartzeko konpromisoa berretsi eta lan erreformaren berehalako indargabetzea eskatu. Erakunde anarkosindikalistaren aburuz, data horrek “mugarri behar du izan, aurrerantzean murrizketarik inposa ez diezaiguten”.

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena