Berritasunak

CNT Santo Tomas egunean elkarretaratu zen Peñaskal Fundazioak Bilboko Arenalean muntatzen duen txosnaren aurrean. Handik pasatzen zen jendetza ugariari kooperatiba honek langile eta ikasleekiko duen politika zabaldu zen, ekintza sindikala debekatuz, langileen artean beldurra zabalduz eta ikasleak ekonomikoki esplotatuz, boikota egitera deituz. Informazio honen aurrean jende ugari Peñaskalen txosnan kontsumitzeari uko egin zuen, gatazkarekiko elkartasuna adieraziz.
Abenduaren hasieran ekintza sindikal eta sozialari buruzko Militanteen Konferentzia Konfederala ospatu da Cornellàn (Bartzelona). Penintsula guztiko hainbat federazio lokaletako ehunka militanteek aurkeztutako ponentziak eztabaidatu dituzte, gai ordena luzea izanik: Langabezia eta gizarte prekaritatearen aurkako ekintza sindikala eta soziala, langabezia murrizteko politika sindikala, lan-poltsen antolaketa sindikatuetan, langabetu-asanbladen sustapena, krisiaren erronken aurrean eman beharreko erantzunak, eta abar.
Erregimen frankistak 1936 eta 1977 artean buruturiko genozidioaren aurka Argentinan ireki den prozesuaren harira, gaurko egunez (asteartea), CNT-k bere salaketa propioa egin du Buenos Aires-en. Eraildako eta desagerrarazien senide, elkarte memorialista eta epaitegi argentinarretan aurkezturiko gainontzeko erakunde eta eragileei, zentral anarkosindikalista gehitu zaie gaurkoan.
Euripean, baina zuzeneko musikaz lagunduak, Bay-Bay taberna eta La Vaca jatetxeko langile ohiak hirugarren aldiz elkarretaratu dira Donostiako Askatasunaren Hiribidean, lantoki ohien aurrean. Enpresariak soldata eta kalteordainak ordain ditzala eskatzen dute. Orainartean, CNT sindikatuko afiliatu batek bakarrik jaso du zor zitzaion guztiaren ordaina. Hala eta guztiz ere, enpresariak duen jatetxe-katean langile asko eta askok soldata atzerapen jasangaitzak dituztenez, mobilizazioek aurrera jarraituko dute egun jakinetan.

Abenduak 1ean, Luis Fuentes CNTren militanteak hitzaldia eman zuen Tafallan memoria historikoaren inguruan. Nafarroan burutu diren jardunaldi libertarioen baitan, sindikatu honek antolatu zuen hitzaldi hau. Gaiaren inguruan entzun ziren galderei ere erantzun zien Fuentes-ek. Hizlariak, bestalde, CNTren ikuspegi anarkosindikalista jorratu zuen, enpresa batzorde, hauteskunde sindikal eta enpresako sindikatuekiko.

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena