13/10/16

Pentsio erreformaren aurkako manifestazioak Hego Euskal Herrian

Pentsio sistemak jasatzen dituen erasoen aurrean, eta irailan CNTk estatu mailan egindako mobilizazio guztien ostean, Gune plataforma osatzen duten sindikatu eta eragileek eraso hauei erantzuteko Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egingo diren mobilizazioetara deia zabaldu dute.

Mobilizazio hauetara batzeko arrazoi nagusienak bost puntutan laburtzen dira:

1. Pentsioak ez direlako negozioa izan behar.

2. Pertsona guztientzako pentsio duinak exigitzen dugulako.

3. Pentsioak eta euren eros ahalmena murrizten dituzten erreformen aurka gaudelako.

4. Langileriak kontrolatzen duen pentsio sistema batean sinisten dugulako.

5. Erakunde eta instituzio publikoek pentsio duinak bermatu behar digutelako, inposatu nahi diren erreforma neoliberalak konpentsatzeko.

“Hau dela eta, gazte, pentsiodun, langabetu, langile, egoera prekarioan bizi diren emakume eta gizon guztiei... mobilizazioetan parte hartzera deia zabaltzen dugu” azpimarratu du CNT-k. Manifestazioak Donostian eta Bilbon 17:30tan izango dira, 18:00tan Iruñean eta 19:00tan Gasteizen.

Komite konfederalaren gai honi buruzko komunikatua hurrengo orrialdean eskuragarri dago:  http://www.cnt.es/noticias/la-cnt-ante-la-nueva-reforma-de-las-pensiones

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena