Berritasunak

"Hezkuntza alorrean eztabaida sutsua ematen ari den bitartean, guk gure ekarpen txikia egin nahi dugu", aipatu dute antolatzaileek. Hitzaldia maiatzaren 3an izango da, Zirikan (Bilbo) Hezkuntza lege berriaren eta, honen ondorioz, Euskal Herrian sortu den eztabaidaren harira, CNT eta CGT-LKN sindikatuek elkarlanean ekiten diote beharrekoa den hausnarketa zabaltzeari. Lehenengo elkarlan honetarako Hezkuntzaren inguruko hausnarketarako bidea zabalduko digute Iñigo Martínez Peña irakasle eta dibugatzaileak zein Filosofia eta Etikaren irakasle den Teresa Maldonado Barahonak. Lehenengoak Hezkuntzari buruz duen ikuspuntua emateaz gain, berriki ateratako “Pantailen Garaipena” liburua izango du hizpide. Alde horretatik, Teresa Maldonado, besteren artean “Hablemos claro: Retórica y uso del lenguaje…
"Osasun publiko unibertsal eta kalitatezkoaren alde, EZ pribatizazioari" Osakidetzako CNTko sail sindikalak apirilaren 22an Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan egingo den manifestaziora joateko deia egin du. Osasun Publikoaren Defentsan, Osakidetzan, egiten diren mobilizazio guztiak babesten ditugu CNTn, eta unitate-lerro bat zabaltzen jarraitzera deitzen dugu, gero eta jende gehiago inplikatuko dituena , erabiltzaile, kategoria eta espezialitate guztietako langile, zeladore, laguntzaile, teknikari, erizain, mediku, gidari, mantentze-lanetako langile, ... gure lanpostuak defendatzen ditugu, gure osasuna babesten dugu... EAJren eta PSEren gobernuak Osakidetza modu planifikatu eta sistematikoan hondatu duenez, instalazioak desegin dira, langileen zerbitzuak eta lan-baldintzak prekarizatu egin dira eta gero eta gehiago pribatizatu dira.Egia…
Lanaren Konfederazio Nazionala (CNT), Lanaren Konfederazio Orokorra (CGT) eta Solidaridad Obrera Konfederazio Sindikala (SO) anarkosindikalismoaren langile-tradizioaren oinordekotzat hartzen ditugun hiru erakunde gara. Partekatzen dugun lurraldean langile-mugimendua eraikitzeko borrokatu zirenen oroimena mantentzen eta sustatzen dugu, gizarte libertarioa eraikitzeko helburua izanik, zeinean esplotazioa eta zapalkuntza desagertuko diren. Krisi eta gerra egoera honetan, langileei mobilizatzeko deia egiten diegu, honako aldarrikapen hauek eskatzeko: Pentsio publikoak defendatzea, kontuan hartuta horietan planifikatutako murrizketak eraso bat direla, ez bakarrik pentsiodunen aurka, baizik eta langile guztien aurka. Pentsioen eta soldaten eros ahalmenaren defentsa eta bizitokien oinarrizko horniduren berme exigitzen dugu. Enpresariek euren mozkin-marjinak handitzen jarraitu duten inflazio handiko…
Apirilaren 3an hasiko da errenta aitorpenaren kanpaina, eta CNTk Eragozpen Fiskala egiteko deia egin du "Eragozpen Fiskala desobedientzia zibil kolektibo eta indarkeriarik gabeko ekintza bat da, Estatuarekin – Errenta-aitorpenaren bidez (PFEZ) – Bidegabeko partiden eta partida kaltegarrien finantzaketan ekonomikoki laguntzeari uko egitea" adierazi dute zentral anarkosindikalistatik. Beste urte batez, kolektibo, elkarte eta sindikatuek Eragozpen Fiskala egiteko deia egin dute. "Lortu nahi dena da, modu kolektibo eta antolatuan, Gobernuaren inbertsio jakin batzuen aurka gaudela erakustea, Estatuari presioa egitea gure dirua partida bidegabeetan ez gastatzeko, nahi dugun gizarte-ereduari buruzko gizarte-eztabaida sortzea, desbideratutako diruarekin proiektu eraldatzaileak bultzatzea eta, azkenik, beste mundu posible horren…
Hainbat taldek eta sindikatuk, tartean CNTk, Bilbora joateko deia egin dute "Preso italiarraren egoera oso larria da", adierazi dute antolatzaileek Alfredo Cospito preso anarkista italiarra gose-greban dago urriaren 20tik, biziarteko kartzela-zigorraren eta 41 bis isolamendu-erregimenaren aurka borrokatzeko. Nazioarteko elkartasun kanpainaren barruan, deitzaileek manifestazioa antolatu dute martxoaren 24an, 19:00etan, Indautxu plazatik abiatuta. Deialdia egin duten erakunde eta taldeek — CNT, CGT, Salahaketa, Sare Antifaxista, Union Anarkokomunista, La Kelo Gaztetxea, Borrokan eta Ezkerraldea Anarkista — adierazi dutenez, manifestazioarekin "Cospito eta bere kausari babesa eta elkartasuna adieraztearen garrantzia" azpimarratu nahi da; gainera, egun horretan bertan, Italiako justiziak erabakiko du etxean atxilotzea onartzen dioten…
1947ko apirilaren 23ko El Diario Vasco-k CIFRA agentzia frankistaren teletipo bat erreproduzitzen zuen bere azken orrialdean, non eskuzko bonben bidez indar publikoari erresistentzia egin omen zioten ustezko bi lapurren fusilamenduaren berri ematen zuena. Bi egun lehenago, Diego (Amador) Franco Cazorla eta Antonio López Fanlo gerrillari anarkistak goizeko 5: 30ean atera zituen polizia armatuak Ondarretako espetxetik eta ordu erdi geroago, Pascual Puente Careaga kapitain mediku militarrak Bidebietako tiro-eremuan hil zirela ziurtatu zuen. Guk dakigula, frankismoak Euskal Herrian buruturiko azken fusilamenduak izan ziren. 1950eko abenduaren 3an, Antonio Oyarzabal Garmendia (Txiki) ekintza-anarkista eta mugalaria atxilotu, sumario berean auzipetu eta 12 urte eta egun…

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena