Argia aldizkarian argitaratua Alternatiba ekonomikoek ez daukate leku handirik ikasketa ofizialetan. Pairatzen dugun krisi ekosozialean, hauek erdigunean egon beharko lirateke. Ikasketa programetan, epe laburreko errentagarritasuna bermatzen ez duten ikasgaiak bazterreratuak izan dira, hautazkoak bilakatuz edo, okerragoa dena, programatik desagertuz. Horrela gertatu da, ekonomian, pentsamendu ekonomikoaren historiarekin, ekonomiaren osotasuna ulertzeko beharrezkoa den gaia. Sarritan, honen inguruan ikasteko, akademiatik kanpo ikastea da bidea, gertatu zitzaidan moduan, ICEAn edo Ekonomia Kritikoa elkarteetan. Aurten, enpresen administrazio eta zuzendaritza graduan Historia Ekonomikoa irakasteko aukera izan dut. Ez da sorpresa bat izan, oinarri moduan erabiltzen den eskuliburuaren 431 orrietatik, sistema ekonomiko planifikatu sozialistak azaltzeko soilik 9…