Berritasunak

20/01/29

U30reko hitzorduak

Nork idatzia:
CNTk publiko egin ditu osteguneko greba orokorraren inguruko deialdiak. "Data hori zerbait historiko bihurtzea lortu behar dugu, langileen eskubideak berreskuratzeko mobilizazio ziklo baten hasiera batean", azpimarratu du zentral anarkosindikalistak. CNTk langile klasea masiboki kalera ateratzera animatzen du, eta urtarrilaren 30ean ekonmia guztia bertan behera uztera. "Lana, pentsioak, bizitza duin bat lortzeko, fitxa mugitzea dagokigu", azpimarratu du sindikatuak. Epe luzeko borroka da hau, urtarrilaren 30eko data gainditzen duena, "izaera ofentsiboa duen borroka baten hasiera gisa ulertu behar da", nabarmendu du CNTk. Hauek dira greba egunerako hitzorduak: Barakaldo. 7:00 Piketeak (irteera CNTren egoitzatik). 10:30etan, Bide Onera plazan, Bilboko manifestaziora joateko. 15:00 Bazkaria…
Gero eta gertuago dago U30 hau, eta grebaren aurka daudenek grebaren aurkako erasoak areagotu egiten dituzte, hura mintzeko asmoz. CCOOk eta UGTk ahaztu egin dute mahai gainean jarri diren auzien aurrean mugimendu sindikalak duen erantzukizuna. Pentsiodunek enplegurik ez izan arren, langile klase izaten jarraitzen dutela ere ahaztu dute. Greba "nazionalista" dela kritikatu izan da, guztiz faltsua dena. Nahikoa da azaroaren 26an Bilbon emandako prentsaurrekoan esandakoa errepasatzea. Era berean, nabarmentzekoa da estatu osoan egitearen ardura ez dela ELA eta LABena, haren esparrua Euskal Herria baita, CCOO eta UGTrena baizik. Bi sindikatuek, ordea, ez dute halakorik egin nahi izan. Gainera, greba honek…
940ko hamarkadan Euskal Herrira heldu zen, haur bat zelarik, lan egitera. Industriako enplegu gogorretan lanean ibili zen; lankide askok lan gaixotasunak sufritu, beste batzuk lanean hil. Adolfok 92 urte ditu gaur egun. Nazioarteko Diru Funtsaren arabera, gehiegi bizi da, pentsioa jasotzen urte gehiegi eman baitu eta, gainera, erakunde horren ustez, bizi itxaropen handi hau “finantza arriskua” da. Madalenak bizitza osoa lanean eman du, etxeak garbitzen. Ez zuen kotizatu, baina hori ez zegoen bere esku. Neguriko burgesiaren etxeetan egiten zuen lan. Kotizazio gabeko pentsio bat jasotzen du, 392 eurokoa, nahiz eta bizitza osoa lanean eman, bai etxean, baita etxetik kanpo. Mariak…
CNTk dei egiten du hilaren 30eko greban masiboki parte hartzera. "Azaroko prentsaurrekoaren eta grebaren legeztatzearen artean, lehen ez zegoen puntu bat sartu da", argitu du erakunde anarkosindikalistak.
Urtero moduan, presoen alde SAREk antolatzen duen manifestazioan parte hartzeko deia egiten du CNTk "Espetxe politika aldatzea exigitzen diegu Espainiar Erresumako gobernu berriari", esan du erakunde anarkosindikalistak.
2020ko urtarrilaren 30ean, hainbat erakundek, tartean CNTk, greba orokorra egingo dute pentsio publiko duinen alde. "Bat egiten ez duten sindikatuei dei egiten diegu hausnarketa egin dezaten, greba deituz", esan du erakunde anarkosindikalistak.

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena