Berritasunak

CNTk Bizkaiko Bulegoetako langileei "maiatzaren 30eko mobilizazioan parte hartzeko" deia egin die "22 bilera egin ostean, CEBEK mugitu barik jarraitzen du, hitzarmen kolketiboaren negoziazioan hasierako posizioan dago", salatu du erakunde anarkosindikalistak. Bizkaiko Bulegoetako Hitzarmen Kolektiboaren negoziazioa geldirik dago oraindik. Maiatzaren 17an sindikatuek patronalarekin bilera bat izan zuten. "Sindikatuek proposamenak eginda zituzten, CEBEK patronalak aztertzea eta erantzun bat ematea falta dela", salatu du CNTk. "Egiten dugun 22. bilera da, eta CEBEK hasierako proposamenetatik mugitu gabe jarraitzen du", azpimarratu du erakunde anarkosindikalistak. "Sektoreko 23.000 langileri ez die kasurik egiten".Hori dela eta, CNTk bat egin du "sortu den ekimenarekin, siglen gainetik, maiatzaren 30ean…
CNT sindikatuak salatu duenez, Limpiezas Sirkari enpresak langile bat kaleratu du, "bajan zegoela, Limpiezas Lombide enpresatik subrogatu ostean". Bere ustez, neurri antisindical argi baten aurrean gaude.
Maiatzaren 17an, Bizkaiko metaleko sail sindikalek ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek deitutako greba egunetan parte hartzea adostu zuten. Lurralde historiko honen 50.000 langile baino gehiagok soldatak eta lan baldintzak izoztuta daukate, egoera honekin bukatu behar dugu”, esan du CNTk. Maiatzaren 23an eta ekainaren 6, 7, 20 eta 21ean greba deituta dago Bizkaiko metalgintza sektorean. “Deitzaileak lau sindikatu dira, baina lurraldeko beste erakundeek borroka eta mobilizazioa bultzatuko dugu”, esan du erakunde anarkosindikalistak. “Lotsagarria da FVEM patronalaren jarrera”, azpimarratu du CNTk, “krisia erabili dute euren irabaziak handitzeko eta langileon egoera okertzeko”. Sindikatuaren ustez, bake soziala erabat okerra izan da langileen egoerarentzat:…
Maiatzaren 18an eta 19an, XV. Bilboko Liburu Anarkistaren Azoka egingo da. "Aurten, liburuak aurkezteaz gain, hitzaldiak eta dokumentalen proiekzioa ere izango ditugu", esan du CNTk. Ohikoa denez, Bilbok XV. Liburu Anarkistaren Azoka hartuko du. "Maiatzean izango da, Areatzan", esan dute antolatzaileek. "Maiatzaren 15ean prentsaurrekoa egingo dugu Anti Liburudenda, azokaren aurkezpen ofiziala eginez"; 12:00etan izango da Maiatzaren biko kalean, 2. zenbakian. Hamabosgarren azoka larunbatean irekiko da, 10:30etik 21:00etara, eta igandean 10:30etik 15:00etara. Gainera, Rojavari buruzko erakusketa izango da, larunbatean landuko den gaiaren harira. Programa hurrengoa izango da: Larunbata, maiatzak 18 10:30. Irekiera. 12:00. Hitzaldia: A bocajarro, reflexiones anarcofeministas, Mireia Redondoren eskutik.…
Apirilaren 26tik maiatzaren 5era izango da El Pilar gizarte-etxeko erakusketa aretoan. Iraultzak Sozialak munduari erakutsi zion posible dela ekonomia autogestionatzea eta bizitza Estatu gabe antolatzea. Joera handia dugu, nahi gabe bada ere, orainaldiko errealitateen bideetatik zehar ibiltzeko, oraingoa lehenaldira transferitzeko, aspaldiko gertaerak gaur egungo irizpideen arabera aztertzeko. Lehen, orain bezala, ez zen ezer gertatzen ari. Alabaina zerbait gertatu zen. Mundua berregiteko saiakera bat sortu zen; gazteriak batez ere zuen guztia eman zuen gauzak eraldatzeko, mugiezin zirudiena eraldatzeko. Sektore adierazgarri eta esanguratsu bat hurbildu zen haize berri, modernizatzaile eta eraldatzaile horietara, alternatiba libertarioak eskaintzen zietena (FAI, CNT, Gazte Libertarioak, Ateneo libertarioak,…
Barakaldoko CNT sindikatuko “Lagun” Ateneoan (Gaztela eta Leon, 10) ostiral honetan hitzaldi bat egingo da, “goi-bilera inperialistetan ematen den errepresioa eta ekitaldi hauen aurkako hainbat esperientzia” bilduko dituena. “G7 Inon Ez” plataformak bultzatutako jarduera 19:00etan hasiko da, eta Bilboko G20aren aurkako goi-bileran atxilotutako bilbotarrak hitz egingo du.

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena