Berritasunak

Eusko Lurra, PCE-EPK eta CNTko kideok maiatzak 8an elkarretaratu ginen Gipuzkoako Foru Aldundiaren atarian Areces-eko (Asturias) deshobiratze proiektuaren harira. Arecesen 1937an Asturiasen borrokatzera joaniko euskal gudari eta milizianoen gorpuzkinak leudeke.
Gaur goizean maiatzaren 30eko greba orokorraren erregistroa egin da Donostian. “Deialdi honekin CNT sindikatuak beste sindikatu eta eragile sozialekin gizarte hau eraldatzeko egiten duen apustua sendotzen du”, esan du erakunde anarkosindikalistak. “Hego Euskal Herrian dauden ia 240.000 langabetu, eskubide sozialen desagerpena, hitzarmen kolektiboen ultraaktibitatearen amaiera eta patronalaren jarrera larderiatzaileak” grebaren beharra azpimarratzen dute, CNTren iritziz.
CNT sindikatuak, Euskal Herriko hiri nagusietan, manifestazio batzuk egin ditu Maiatzaren Lehena, Langileriaren Nazioarteko Eguna, ospatzeko. “Gaur, inoiz baino gehiago, herria kaleetan egotea beharrezkoa da, sistema zahar honen politika basatiari aurre eginez”, erakunde anarkosindikalistak nabarmendu du.
CNT-k, gizarte eragile eta beste sindikatuekin batera, greba deialdia egin dute maiatzaren 30rako. “Kontraerreformak, murriztetak eta kapitalaren erasoaldi bortitz honi aurre egiteko, greba orokorra dugun erremintarik sendoena da”, esan du erakunde anarkosindikalistak.
CNT sindikatuak Maiatzak 1eko mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten du. “Kapitalaren erasoen aurrean erantzun behar da, eta horretarako data hau mugarri batean bihurtu behar dugu”, erakunde anarkosindikalistaren aburuz, “greba data dugunez, arrazoi gehiago daude mobilizazio historiko hau gorpuzteko eta honen esanahia bultzatzeko”.
Chocolates Lacasak, bere lanpostua uzteko presioa egin ostean, enpresa honen produktuak dendetan eta supermerkatuetan banatzen eta birjartzen ibiltzen zen langile bat kaleratu du. “Enpresak diziplinazko kaleratzearen eredua erabili du, baina benetan lortu nahi duena langileen murrizketa da eta gainera, dohainik”, salatu du CNT sindikatuak.

Agenda

Ez dago ekitaldirik