Berritasunak

Sindikatuak masa-erakunde bihurtzeko beharra adierazi zuen CNTk. Irailaren 24an, ostirala, Bilboko Alde Zaharreko La Bolsa eraikinean Ekologistak Martxan eta Euskal Gune Ekosozialistak antolatutako "Sindikalismoa eta krisi ekosoziala" mahai-inguruan CNT, ESK, STEILAS, LAB eta ELA sindikatuek, kolapso garaian “lana” kontzeptuari buruz hausnarketan aritzeko aukera izan zuten. Sindikatu bakoitzak bere ekarpena egin ahal izan zituen egungo egoera aztertuz. Zentral anarkosindikalistak "sindikatuak masako erakunde bihurtzeko beharra" azpimarratu zuen, Fernando Villar CNTko Ekintza Sindikaleko idazkariak azaldu duenez. Era berean, " sindikatuak langile guztiak erakarriko dituzten erakunde gisa haztea komenigarria da, patronalari soldatapeko lana eta bizitza bateragarri egitea ahalbidetuko diguten proposamenak inposatu ahal izateko"- adierazi…
ELA, CCOO, LAB, UGT, ESK, CGT, CNT, USO sindikatuek eta Bizkaiko metaleko grebalari guztiok komunikabideei dei egin diegu epaitegi honen aurrean honako hau salatzeko: Gaur, epaitegi honetan, greba egitea eta lan eta bizi-baldintza duinak izatearen alde borrokatzea erabaki zuten hiru langile epaituko dituzte. Denok gogoratuko duzuen moduan, Bizkaiko metalean 10 greba egin ziren, baita hainbat mobilizazio ere. Borroka horren ondorio gisa, gaur egun 7 langile daude inputatuak, guztira 15 langile inputatu dituzte, baina horietako 8 absolbitu egin dituzte honetaz gain hainbat isun eta zigor ekonomiko jarri dira, kasu batzuetan Mozal Legea aplikatu delako. Gaurkoa ez da azken epaiketa izango, urriaren…
CNTko sail sindikaletik hurrengo irakurketa egin dugu: zalantzarik gabe, taldea prestatzen ari dira etorkizunean beste talde handiagoren bati saltzeko; horregatik, plan hau salmenta erakargarriagoa egiteko berregituraketa bat baino ez da. Horretarako, Taldeak lehiakortasuna handitzea planteatzen du. Honek langileon mugimendu guztien gaineko kontrol handiagoa (hain zuzen ere, Planean aipatzen den "datuaren kultura") suposatuko luke. "Datuaren kulturari" dagokionez, dagoeneko Amazon multinazionalaren adibideak daude, besteak beste. Kontrol neurri hauen artean, esaterako, produktibitatearen izenean komunera joateagatik langileak zigortzen dituzten algoritmoak egon litezke. Lehiakortasun hori hobetzeko saiakeran, lanpostuen funtzio aniztasunean sakonduko da, egunero ikusten dugun bezala. Horrek eragin negatiboa du gure lanean, zein lanpostu berrien…
-Ehunka CNTko militante eta ezkerraldeko herritar asko kalera atera ziren, Mediaposten kaleratzeak eta zerbitzuak azpikontratatzeak dakarren prekarizazioa salatzeko. -Langileria oso gai dela bere borrokak kudeatzeko, agintari eta sindikatu instituzionalizatuengandik ezer espero izan gabe. Larunbat honetan, irailaren 11n, Barakaldoko CNT sindikatuak herritarrln mobilizaziora deitu zuen. Deiaren arrazoia ERE baten bidez Mediapost enpresako langileen kaleratzea da. Zentral anarkosindikalistak salatu duenez: " argi dago justifikaziorik gabeko ERE bat dela, mezularitzako multinazionalak irabaziak dituelako". “Hala ere, enpresak langileak kaleratu ditu, azpikontratatzeko eta kostuak merkatzeko”. CNTko ordezkari sindikaletako batek adierazi duenes: “Zoritxarrez, CCOO eta UGT sindikatuen konplizitatea agerian geratu da, enpresaren planteamenduak ontzat eman eta…
Gipuzkoako Gizarte Eskubideen Bulegoak ikasturte berriari hasiera eman dio irailaren 13an egingo den batzarrarekin "Donostiako CNT lokalean izango da, arratsaldean", adierazi dute antolatzaileek. Gipuzkoako Gizarte Eskubideen Bulegoak ikastaroko lehen bileran parte hartzeko gonbidapena egin du. Bilera astelehenean, hilak 13, egingo da, 18: 00etan, Ferrerias plazako CNT lokalean. "GJHa eguneroko lanean ari diren proiektu, erakunde edo kolektiboak bildu nahi dituen ekimena da, lehen mailako arazoei irtenbidea emateko", adierazi dute antolatzaileek. Uda baino lehen "aliantzaren bat egiteko harremanetan jarri ginen", eta "udako atsedenaldiaren ostean, konpromiso horri heldu nahi diogu, eta benetakoa izan", adierazi du GJHk. Horregatik, ikasturte honetarako helburuak eta proiektuak hainbat…
IWW sindikatuak aurrera egin du langileen nazioarteko erakundean sartzeko Zentral anarkosindikalistan "pozik gaude, langile klasearen interesei mesede egingo diolako" Biziki pozten gaitu Lanaren Nazioarteko Konfederaziotik jakinaraztea IWW - Wales, Ireland, Scotland and England Regional Administration - WISERA (Gales, Ingalaterra, Eskozia eta Irlanda, ingelesezko siglengatik) "orain gure Internazionalaren parte" direla. Joan den ekainean egin zen erreferendumean, atal guztiek parte hartzearen alde egin zuten. Beste behin ere, erabakia adostasunez hartu ahal izan zen, inolako bozketarik egin beharrik gabe. Industrial Workers of the World azken urteotan asko hazten ari den sindikatu historikoa da. Ameriketako Estatu Batuetako eta Kanadako IWW nazioartearen parte ziren jada,…

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena