13/09/08

I-15: Frankismoaren zigorgabetasunaren aurkako manifestazioa Donostian

Frankismoaren aurkako kereilen aldeko Euskal Plataformak –CNT sindikatua honen partaidea da- manifestazioa deitu du datorren iganderako, 15, Donostian. Mobilizazioa, “Frankismoaren zigorgabetasunari tolerantziarik ez!” lelopean, eguerdiko 12:00etan Boulevardetik abiatuko da, Easo plazan bukatzeko.

Jarraian, Frankismoaren aurkako kereilen aldeko Euskal Plataformaren partaideek sinatu duten manifestua:

1936.eko Uztailean kolpista faxistak Nafarroa eta Araba altxamendu militarraren lehen egunetan menperatu zituzten moduan espero zuten Bizkaia eta Gipuzkoa menperatzea, baina ezin izan zuten.

Uztailaren 19an bertan Greba Orokorra aldarrikatzen da Gipuzkoan eta Bizkaia, herrialde biak geldi araziaz. 

CNTko, UGTko eta ELAko sindikalistak, eta ezkerreko alderdietako militanteak dira antolatzaileak. Madrileko Gorteetan EAJeko Irujo eta Lasarte diputatuak Uztailaren 19an irratiz deia luzatzen diote Donostiako biztanleriari Errepublika defenda dezan.

Milaka langile miliziano boluntario bilakatzen dira, nahiz eta bere esperientzia militarra 1934.eko Urriko altxamenduarena izan bakarrik.

Uztailaren 19tik 28ra ezkerreko indar hauek bakarrik mobilizatzen dira militar kolpisten aurka. Eta milizianoek Loiolako kuartela bere esku hartzea lortzen dute. PNVak hurrengoko egunean erabakitzen du Eusko Miliziak eratzea.

Loiolako kuartelaren armei esker lortzen da faxisten aurkako Irungo frentearen erresistentzia sendotzea, Irailaren 5arte.  Egun batzuk geroago, Irailaren 12an, Iria lagatzeko agindua luzatzen du Defentsa Elkargoak, inguratuak izan baino lehenago eta munizioaren eskasia ikusiaz. 13an, inolako erresistentzia gabe, matxinatu faxistak sartzen dira.

Behin Donostia kolpisten esku, iria uzterik izan ez zutenen arteko 393 pertsona izan ziren berehala fusilatuak. Frankistak eraildako donostiar gehienek Oiartzun, Hernani eta Berako kanposantuetan izan ziren fusilatuak; baita Ondarreta kartzelan edo Ulia mendatearen magaletan, Bidebietako Tiro Zelaietan, Aieteko inguru batzuetan, edo “burdinazko zubian”.

77 urte pasa dira erailketa eta basakeria haiek izan zirenetik, eta Justizia ez da oraindik agertu. Ez beraientzat ezta milaka eta milaka emakumeentzat, errepresio bortitza sufritu zutenak baina egoera larrietan borrokatzen jarraitu zutenak herriaren bizitza eratuaz.

Alemaniar eta italiar faxisten laguntzarekin lortutako garaipen frankista iraingarri hark gerraoste odoltsua ekarri zuen, eta hurrengo berrogei urteko diktadura militar eta politiko bortitzena. Gure Herri txiki eta paregabe honentzat bilakatu zen aro ilun honegatik ez du, oraindik, inork erantzukizunik bete. Euskal Herriko zati handiena suntsitu zuen kolpe militar bortitz haren erantzukizunak inpunitate osoz geratu ziren estaliak, oraindik horrela jarraitzen dutelarik.

Horregatik deritzogu ozen aldarrikatu behar dugula: “Frankismoaren inpunitateari tolerantziarik ez!!”. Ezin baitugu onartu inbasio militar frankista haren erantzuleek eta bere egungo oinordekoek egin zituzten krimen eta zitalkeria guztiez erantzukizunik gabe geratzea.

Guzti honegatik,

1.- SALATZEN DUGU:

- 1931.an bide onez burututako Errepublika eta Gobernu Espainol, Katalan, eta Euskaldunaren aurka 1936.eko Uztailean Francok gidatutako altxamendu militar-faxista.

- Gerora ezarritako diktadura erregimena, berrogei urteetan zehar eragindako triskantza odoltsuengatik justizia soziala aldarrikatzen zutenen aurka eta baita Katalunia, Galizia eta Euskal Herriaren eskubide nazionalak aldarrikatzen zutenen aurka.

- Kolpe militar haren alde eta gerora bere gobernuen alde egin zuten industria, nekazal eta finantza oligarkiak, baita Elizaren agintari eta partaideak.

2.- EXIJITZEN DUGU:

- Altxamendu militarragatik, erregimen frankistagatik eta Estatu terrorismoagatik errepresaliatuak izan zirenen eskubide eta eskaeren alde egin dezaten administrazio publikoek, hau da, instituzio politiko eta juridikoek pertsona kaltetu horien eskubideak bermatu ditzaten, erregimen haren EGIA plazaratzen bere oinordekoak egiten ari diren historiaren errelato faltsua salatuaz; JUZTIZIA aldarrikatzen, egungo inpunitatea saihestuaz eta frankisten erantzukizuna exijituaz; milaka eta milaka biktimentzat ERREPARAZIO duin eta diskriminazio gabea eskatzen; eta, azkenik, gizarteak behar dituen aldaketa sozio-ekonomikoak, juridikoak eta instituzionalak eragiten, ERREPIKA-EZINAREN BERMEA ezartzeko.

3.- ALDARRIKATZEN DUGU:

- Datorren Irailaren 15ean, igandea, Donostian Frankismoaren Krimenen aurkako Kereilaren Euskal Plataformak deitu duen Ekitaldi Publikorako gure atxikimendu irmoa, eguerdiko 12etan elkartuaz Boulevarden, eta gero izango den Manifestaziorako, zein Amarako Easo Enparantzan bukatuko den.

- Gure laguntza eta atxikimendua 4591/10 Kereilari, Argentinako Errepublikan, Buenos Aireseko 1 Epaitegian, genozidioaren eta gizateriaren aurkako frankismoaren krimenegatik Maria Servini de Cubria Epaileak daramana.

Agenda

Ez dago ekitaldirik