25/07/15

Elkarretaratzeak La Suizako 6ak askatzeko

  • Estatu osoan zehar 6 sindikalistak berehala askatzeko elkarretaratzeak egingo dira.
  • Euskal Herrian Barakaldo, Bilbo, Donostia eta Iruñean izango dira, erakunde sindikal eta sozialei parte hartzeko deia zabaldu.

Indultu eskaera tramitatu eta berehala, zeinean Espainiar Gobernuko hainbat kidek honen alde adierazi diren, Lino Rubio Mayo epaileak sindikalisten espetxeratzea agindu du. Neurri lotsagarri honek, hasieratik epaiketa partziala eta enpresaren aldekoa izan dena, argi adierazten du zein den justizia burgesaren helburua: sistema kapitalista erreproduzitzeko eta zaintzeko klase menderatzailearen — burgesiaren — zerbitzura dagoen tresna ideologikoa da.

Hau guztia salatzeko eta sei sindikalisten askatasuna eskatzeko, hurrengo elkarretaratzeak deitu dira:

Uztailak 18.

  • Barakaldo, Bide Onera Plaza. 19:00etan
  • Iruñea, Udaletxe Plaza. 19:00etan

Uztailak 19.

  • Donostia, epaitegietan (Teresa de Calculta Plaza). 12:00etan.
  • Bilbo, Arriaga Plaza. 13:00etan.

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena