12/12/18

CNT-k bat egin du genozidioaren aurkako argentinar kereilarekin

Erregimen frankistak 1936 eta 1977 artean buruturiko genozidioaren aurka Argentinan ireki den prozesuaren harira, gaurko egunez (asteartea), CNT-k bere salaketa propioa egin du Buenos Aires-en. Eraildako eta desagerrarazien senide, elkarte memorialista eta epaitegi argentinarretan aurkezturiko gainontzeko erakunde eta eragileei, zentral anarkosindikalista gehitu zaie gaurkoan.

CNT-k azpimarratu duenez, “giza eskubideekiko nazioarteko legediak gizateriaren aurkako krimentzat definitzen ditu zenbait balizko (erailketa, tortura, desagerrarazteak, esklabutza…) eta frankismoak guztiak betetzen ditu”. Sindikatuak gaineratu duenez, “1977ko Amnistia Legea deiturikoa, PSOE, PCE eta PNV-ren oneritzia jaso zuena, giza eskubideen urraketa larrien arduradun intelektual eta egile materialen zigorgabetasuna bermatu zuen puntu eta kito lege bat izan zen”.

Testuinguru horretan, frankismoaren krimenen aurkako argentinar kereilan aurkeztu da CNT “milaka militante errepresaliatuen izenak, testigantzak eta lekukoen eta bizirik irten zirenen lekukotzak aportatuaz, baita sindikatu honi zegozkion ondasun higiezin, higikor eta kontu korronteen lapurretari buruzko dokumentazioa ere”.

1936an 1.700.000 afiliatu inguru zituen sindikatu honek eta kopuru hori igo ere egin zen gatazka armatuak iraun zuen bitartean. “Altxamendu militarra gertatu eta hiru mende laurden igaro ondoren”, erakunde anarkosindikalistak hamarkadetan pairaturiko errepresioa salatu nahi izan du.

Orotara, 50 mila afusilatu izan ziren, 73 mila eraildako erretaguardian, 30 mila desagerrarazi, 500 mila preso eta 10 mila hildako konzentrazio eremuetan, 300 mila preso eta kontaezinak diren bortxaketa, bahiketa eta haur lapurketa kasuak.

CNT-ren salaketan, anarkosindikalismoarekiko errepresioak izandako une garrantzitsuenak aipatzen dira, altxamendu militarraren lehen unetik TOP-ak auziperaturikoen kasuetaraino, “erailketak, desagerrarazteak eta torturatuak barne direlarik; baita konzentrazio eremuak, lan bataloiak eta estatu espainiarrak aitortu eta ondratu nahi ez dituen hobi komunak ere”.

Erakunde honek azaldu duenez, Estatuak “hainbat iradokizun eta gomendio jaso ditu nazioartetik Amnistia Legea indargabetu eta egiaren batzorde bat osatzeko behar diren pausuak eman ditzan”. Hala ere, “diktadorea hil eta 37 urte ondoren, biktimak babesik gabe jarraitzen dute eta krimenek zigorrik gabe”. Memoria Historikoaren Legea bera beste “puntu eta kito” lege bat da, Amnistia Internazionalak definitzen duen moduan”.

Hau guztiarengatik, “askatasunaren alde heuren ahalegina eta bizitza eman zutenen egiazko oroimena jorratu, sarritan ahaztu edo ezezagunak diren biktimen izen ona berreskuratu eta diktaduraren aurka aritu ziren konfederal eta libertario guztien eredua aitortzeko ekintzak areagotu nahi ditu CNT-k”.

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena