23/03/02

Borrokan elkarri loturik, mugak hausten ditugu

Elkarrekin, benetako berdintasuna nahi dugula aldarrikatuko dugu kaleetan. Esperientziak erakutsi digu, elkarrekin, ahal dugula. Lan-grebetan, protestetan eta sindikatuen garaipen bakoitzean ikasi izan dugu. Kapitalismoak isolatuta, isilik eta obeditzaile nahi gaitu. Hori dela eta, gure elkartasunak arlo publikoa eta pribatua hartu behar ditu barne: zaintzetan eta ordaindutako lanetan. Emakumeen eskubideak berariaz aitortzea eskatzen dugu, baldintza berdinetan, bai lan-munduan, bai bizitzako esparru guztietan.

Jaraunspenik jaso ez dugun eta gure eta gureen biziraupena bermatzeko borrokatu behar dugun emakume langileok egunero egiten diogu aurre lan ezegonkor eta pobretuari. Gainera, alienazioa eta gauza-bihurtzea sufritzen ditugu gure lanpostuetan. Egoera hori are okerragoa da Hegoalde Globalean jaio eta Iparraldera aukera bila emigratu behar dugunean. Perbertsio horren adierazle nagusietako bat etxeko lanen baldintzetan dago. Arlo horretan, benetako esklabutza diren egoerak ezkutatu egiten dira, sistema matxista, arrazista eta klasista batek bultzatuta. Hori dela eta, emakume langile hauek estatutu-esparru orokorretik kanpo geratzen dira.

Emakume langileok, eta are gehiago migratzaileak direnak, objektu edo ikusezin bihurtzen gaituzte, ahalik eta presio handiena sartzeko, ondorio guztiekin. Klaseen mugak emakume langile hauen guztien bizitza baldintzatu egiten du; eta migratzaileak direnentzat, muga hori are gogorragoa, altuagoa eta bortitzagoa da.

Gainera, gure gorputzak aski dela esaten duenean eta gure osasun fisikoak eta mentalak hainbeste bidegabekeriengatiko kaltea sufritzen duenean, medikalizatu egiten gaituzte, gaixotasun horiek eragin dituzten arrazoiak alde batera utziz. Gure esentzia apurtu egiten da, jasan behar dugun klase-opresioagatik, arrazismoagatik eta matxismoagatik. Baina gure arazoak indibidualizatu egiten dira, eta zoroen edo ahulen etiketak jartzen dizkigute.

Ez dadila egun bat ere igaro jatorri ezberdineko emakumeekin daukagun aliantza aldarrikatu gabe. Gure kontzientzia subertsiboa jakinaraziko dugu emakumeek sufritzen dituzten desberdintasunen aurrean, ez baita bidezkoa mundu txiki honetan oztoporik gainditu behar izatea bizitza duina lortzeko.

Emakume langile migratzaileen egoera langile-klaseak bizi izan duen okerrenetarikoa da: indarkeria bizia dago euren bidaietan, eta esplotatze ekonomiko eta sexual bortitza, kasu askotan. Behin lan-munduan sartzea lortzen dutenean, oztopo guztiei aurre eginez, berriz ere jasaten duten diskriminazioa euren aldarrikapenetan. Horrela, lan txarragoak hartzen dituzte, patronalak gehiegikeriaz jokatzen duelako egoera horretan, errazagoa baita emakume migratzaile bat esplotatzea tokiko bat baino.

Horregatik, eskua eman nahi diegu gure emakume-lankideei. Euren eskubideen alde borrokatu egiten dute euren elkarte propioetan, eta ez ohi dira eroso sentitzen sindikatuetan. Izan ere, NLEk 189a sinatzea aurrerapauso txikia baino ez zen izan, emakume horiek Langileen Estatutik kanpo uzten dituelako, bigarren mailako emakumeak izango balira bezala. Horregatik, borrokak jarraitu egin behar du. Emakume migratzaileen portzentaje hain handiak borrokaren premiazko beharra islatzen du, euren isolamenduak, prekarietateak eta, askotan, bitartekotasun-araubideak emakume horiek babesik gabe geratzen ohi direlako lan-esplotazioaren eta sexu-jazarpenaren aurrean.

Eta hori ez da dena. Atzerritartasunari buruzko legearen ondorioz, ABZak (Atzerritarrak Barneratzeko Zentroak) sortu ziren. Horiek benetako kartzela arrazistak dira, eta beste maila batera eramaten dituzte giza-eskubideen murrizketak. Legearen aurrean eskubide berdinak dituzten pertsonak direnaren kontzientzia ere kentzen dizkiete. Askatasuna lapurtzen diete, eta genero-rolek markatutako jarduera konkretuak egitera behartzen dituzte. Medikazioa igotzen diete, lanean gehiago esplotatzen dituzte eta sexu-jazarpenaren arriskua sufritzen dute gatibu daudenean. Emakume migratzaileak ez daude seguru ABZetan. Askatasuna kentzen diete eta ez dute behar duten babesa jasotzen. Gainera, askotan, seme-alabak kentzen dizkiete. Emakume langile horiek instituzioen indarkeria jasan behar izaten dute administrazio-irregulartasunen erruz kartzela selektibo horietan sartzen direnean.

Kartzela-sistemak emakumeak ikusezin bihurtzen ditu. Zaurgarriago egiten gaitu kondenen aurrean, eta maila sozialean estigmatizatu egiten gaitu, gizonezkoak baino krudeltasun gehiagorekin. Gure CNT Xixoiko lankideek, praktikan jarri duten sindikalismo borrokalari eta solidarioarengatik, hiru urte eta erdiko espetxe-zigorrari eta 150.428 euroko isunari egin behar diote aurre, gehien bat, euren generoa dela eta. Baina sindikalismoa egitea eta lanean jazarpena sufritzen duten emakumeei laguntzea ez da delitua. Horregatik, argi eta garbi oihukatuko dugu: ABSOLUZIOA “LA SUIZA” KASUKO EMAKUME-KIDEENTZAT.

Salatu nahi dugu sektore askotan gehiago saltzeko baino ez dituztela emakumeak kontratatzen: makillajea edo arropa-mota inposatzen dizkigute lan-mota jakinak egiteko. Hegazkineko laguntzaileek, zerbitzariek, spa bainuetxeetako terapeutek… Denek borrokatzen dute berdintasunezko tratua lortzeko, langileak baitira, eta ez salgai dauden objektuak. Emakume lankideok ez dugu onartu behar enpresek eskakizun horiek betetzea, eta ez dugu onartu behar arazo hori patronalaren engranajeen barruan kamuflatuta geratzea. Amaiera eman behar diogu isilpean dagoen jazarpen horri.

Badakigu emakumeen aurkako indarkeria zeharkakoa dela, eta iraungita dagoen sistema hetereopatriarcal batetik datorrela. Horren barruan, ezin dugu ahaztu trans lankideok sufritzen dugun errepresioa eta jasaten dugun gehiegikeria. Patriarkatuaren indarkeria agerian dago haurtzarotik. Etapa horretan hasten da zatiketa binarioa, euren generoarekin identifikatuta sentitzen ez diren pertsona guztiak alde batera utziz. Emakume langile guztientzat errepresio paternalista sozial eta estatala aplikatzen bada, trans emakumeontzat iraina da zuzenean.

Trantsizioa gauzatu nahi duten pertsonek sufrimendu handia jasan behar dute, “genero-disforiaren” izendapenarekin hasita. Behin trantsizioa bukatuta, egitea erabakitzen baldin badugu, lan-prekarietatera bideratutako estigmatizazio bat jasotzen dugu, aitzakien bidez, hala nola, ez dakigula nola aurre egin administratiboki gure lege-nortasunaren egoerari.

Prostituzioa ogibide duten emakume lankideek, bestalde, tratu krudela eta iraingarria jasotzeko arriskua dute, ez soilik “bezeroen” aldetik; baita “segurtasun-indarren” aldetik ere. Horiek eraso egiten dute baina ez dute inolako zigorrik jasotzen; eguneratutako datu ofizialik ere ez dago.

Hedabide ondo ikasiek Ortega familiaren jarrera “filantropikoa” txalokatzen dute (Inditex enpresaren jabeak, aurten mozkinen errekorra gainditu duten horiek, 8000 milioirekin, aurreko urtean baino %41 gehiagorekin), baina ez dute esaten ez dutela euren dirutzaren txanpoi bat ere erabili nahi euren “neskatxoei” ordaintzeko (halaxe deitzen die enpresak berak emakume-saltzaileei). Inditexeko akziodunek egun batean izaten dituzten diru-sarrerekin, euren 165.000 langile guztiei soldata igo beharko lieke. Euren greba eta protestetan, 500 euroko soldata-igoera eskatzen dute. Hori 250 milioi soilik dira urtean enpresarentzat, Espainiako 46.000 emakume-langileei soilik aplikatuko balitzaieke ere. Hori beharrean, enpresari “eredugarriak” ez ditu dibidenduak banatzen aberastasun hori sortzen ari diren langileekin. Dendako emakume-saltzaileek duten soldatak 15 egun bizirauteko ematen die, baina haiei ere, enpresako gainerako langileek daukaten diru-laguntza ukatzen zaie. Soldata-arrakala izugarria da Inditexen, eta oso adierazgarria da feminizatutako sektoreetan. Gainera, ez du betetzen soldaten parekatzea kategoria berean A Coruñatik kanpo (hiri hartan irabazi zuten gatazka legala).

Historia osoko gobernurik progresistena izan arren:

  • Gure herrialdeko bi emakume langiletatik batek baino ez du kobratzen gutxieneko soldata.
  • Pentsio publikoa izateko eskubidea kentzen zaigu Escrivà legearen eta pseudonegozioazio kolektibo baten erruz.
  • Gure hitzarmenez adostutako igoeratik dirua kentzen zaigu pentsio-plan pribatuak egiteko.
  • Ez zaigu haurdunaldia boluntarioki eteteko eskubidea bermatzen gure erreferentziazko osasun-zentroan.
  • Enpresen mozkinek eta euren dibidenduek gora egiten duten bitartean, emakume langileen soldatak murriztu egiten dira.
  • Gero eta soldata gehiago gastatu behar dugu farmazian, osasunean, etxebizitzan, hezkuntzan, elikagaietan eta energian.
  • Gure askatasun sindikalaren eskubidea urratzen denean eta jazarpenaren aurkako babesik ez dugunean, botere betearazleak albo batera begiratzen du eta botere judizialak zigortu egiten gaitu.


Euren indarkeriaren kontra, Batasuna eta Ekintza Zuzena

Antolatu zaitez CNTn.

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena