• Sindikatu anarkosindikalistak dio “bai Lanerako bai Santurtziko Udalak ez dituztela aintzat hartu laneko arriskuen prebentzioa bezalako funtsezko gaiak.”
  • CNTk Santurtziko udaletxearen aurrean maiatzaren 28an, larunbata, 12: 00etan egingo den kontzentraziora joateko deia egin du.



CNTk sail sindikalak Santurtziko Udaleko 21/22 enplegu-planaren esleipendun den Lanerako SL enpresan salaketa jarri ondoren, Lan Ikuskaritzak jakinarazi du «laneko arriskuen prebentzioaren arloko arau-hauste larri bat egiteagatik enpresaren aurkako zehapen-prozedura administratiboa hasi duela». CNT sindikatu anarkosozialistak dio «bai Lanerako bai Santurtziko Udalak ez dituztela aintzat hartu beren lantokiko lan-arriskuen prebentzioa bezalako funtsezko gaiak». «Laneko arriskuen prebentzioaren arloko gabezia horiek are larriagoak dira, enplegu-planean horretarako aurrekontu-partidak daudenean, eta, gogora dezagun, herritar guztien zergekin finantzatzen dela», azpimarratu du zentral anarkosozialistak. Sindikatuaren ustez, «Lan-baldintzen prekarizazio hori Santurtziko Udalak egindako enplegu-planaren azpikontratazioaren ondorio zuzena da».

CNTren sail sindikaletik adierazi dutenez, «Laneko Ikuskatzailetzak hasitako zehapen-prozedurak aurrera jarraitu arren, Lanerako enpresak oraindik ez ditu bere lantokiko akatsak konpondu, eta, beraz, gai hori eta beste batzuk publikoki salatzen jarraituko dugu konpondu arte». Hori dela eta, maiatzaren 28an, larunbata, 12:00etan Santurtziko udaletxearen aurrean egingo den elkarretaratzera joateko deia egin du CNTko atal sindikalak.

  • Udalak Enplegu Planaren kudeaketa pribatizatu du, lan-baldintzen kaltetan.
  • "CNTtik zerbitzua berriz udalerriratzea eskatzen dugu, orain arte egiten zen bezala kudeatzeko", adierazi dute sail sindikaletik.

Santurtziko Udalaren enplegu-planaren enpresa emakidaduna den Lanerako SLko CNTren sail sindikalak salatu du "enplegu-plana enpresa baten esku utzi dela, eta horren ondorioz kontratatutako pertsonen soldatak jaitsi eta lan-baldintzak okertu egin direla". Juan Andrades enplegu-zinegotziak, 72.000€ baino gehiagoko soldata duelarik, egindako adierazpenen arabera, non "baliabideak ahalik eta gehien optimizatu behar direla" esan zuen, sindikatuak ez du ulertzen "nola hitz egin dezake zinegotziak baliabideak optimizatzeaz bitartekari bat sartu denean, aurreko edizioetan enplegu-planaren kudeaketa zuzenean Udalak egin duenean".

CNTk eskatzen du "lan-baldintzak udal-langileentzat indarrean dagoen hitzarmenarekin parekatzea, orain arte gertatu den bezala", eta diru publikoa "erakunde publikoek gardentasunarekin kudeatzea, are gehiago aurreko urteetan hala egin dela jakinda, eta ez zerbitzua garestitzen eta enplegua prekarizatzen duten hirugarren enpresen bitartez".

Egoera hori salatzeko, sindikatuak elkarretaratzea egin zuen apirilak 23an, Santurtziko udaletxearen aurrean.

Olatz kidearen parte hartzea

Endika Alabort Amundarain kidearen parte hartzea 2022ko Maiatzaren Lehenean, Bilbon

  • CNTren ustez, maiatzaren 1ean langile-klaseak argi utzi du itunaren sindikalismoaren aurka dagoela.
  • «Gure eredu sindikala antolatzen eta zabaltzen jarraitu behar dugu», adierazi du zentral anarkosindikalistak, «langile klasearen emantzipaziorako aseguru bakarra delako».

Euskal Herrian bandera gorri-beltzak berriro kaleak hartu dituzte: Bilbo, Donostia, Iruñea, Gasteiz, Barakaldo... Mobilizazioetan, CNTk argi utzi du itunaren sindikalismoaren aurka dagoela, eta aberastasuna birbanatzea eskatu du, soldata duinak ordaintzetik hasita.

Bizitzaren kostuaren igoerari aurre egiteko erremedio gisa soldata-igoerak eskatzeaz gain, CNTk adierazi du “haratago joan behar dugula, eta ez dugula ahaztu behar Kapitalaren diktadurapean gauden bitartean inflazioa langileriari lapurtzeko beste bide bat baino ez dela”. Bi aldiz arpilatzen gaituzte, bata gainbalioaren lapurretarekin eta bestea inflazioaren lapurretarekin, zentral anarkosindikalistak zehaztu duenez.

«Gure erronka lantokietako antolaketa sindikalarena da», adierazi du sindikatuak. «Argi dago sail sindikal batzuk ezarpena daukatenean, langileok askoz hobeto egiten diegula aurre enpresa-erasoei», adierazi dute CNTtik. Hori da lehen urratsa, sindikatuen ezarpena, lan-hobekuntzak lortzeko bitarteko gisa, “baina baita langileak esplotaziorik gabeko mundu baterantz emantzipatzeko ere”, sindikatuak azaldu du.

Hurrengo lerroetan Bilboko parte hartze bat irakur daiteke

Gerran gaudela diote. Europar Batasun “zibilizatua”, “basati” errusiarren aurka. Bizitza kostua igotzen ari da, gerraren ondorioz, diote, baina mendebaldeko zibilizazioa “salbatzeko” esfortzu bat eskatzen digute. Gerraren ondorioz krisia pairatuko dugula. Baina, ze krisia?

Krisian gaude 2008az geroztik. Krisi hori izan zen, langileok gure aukeren “gainetik” bizi izan genuelako, esan ziguten. Eta gogorarazi ziguten langile-klasea garela, ez dugula ezer balio. Ongizatearen estatutik geratzen zen apurra lapurtu ziguten, baina negozioa egin zuten haren espoliazioarekin.

Lan munduan hasi genuen belaunaldia irteerako posizioan jarri gintuzten berriro. Klase ertaineko ametsak ahazteko esan ziguten: ingurune ezin hobean igerilekua duen etxebizitza, oporrak leku exotikoetan, lan-egonkortasuna eta lanbide-sustapena. Hori ez zen jada gure klase sozialekoentzat. Gurea aldi baterako kontratuak kateatzea zela, mileurista izatera ez iristea, eta ez jakitea lan egonkorra zer den. Frustrazio handia sortu ziguten, baina ez guztiarekin hausteko adina.

Pandemia heldu zen. Ezustean, gizarteak hondar gisa tratatzen gintuenak, enpresen eskalafoiko baxuenak, prekarioak, inork nahi ez dituen enpleguetan lan egiten dugunok, funtsezkoak bihurtu ginen. Enpresaburuak, lan harremanetako zuzendariak, akzionistak, rentistak… ekonomia mugitzeko soberan zeuden. Garbitzaileak, dendetako kajerak, osasun arloko profesionalak, eta abar luze bat enpresa eta Administrazioen aldetik beti tratu txarrak jasotzen genuenak, ekonomia bizirik mantendu genuen. Langile klasea baita mundua mugiarazten duena.

Gero, pandemiak sortutako krisia iritsi zen. Ondoren, Suezko kanalean gurutzatutako itsasontzi bat munduko ekonomia geldiarazteko gai izan zen. Eta ez dugu ahaztu behar langileek askatu zutela. Orain gerra, krisi gehiago. Bada, bilatzen duten arrazoi askorengatik, arazoa ez da krisia bera, kapitalismoa baizik: kapitalismoa da krisiak sortzen dituena, eta kolapsora eramango gaituena.

Orain, inflazioaz hitz egiten digute, bizitzaren kostuaren igoeraz, izugarri igo dena. Beno, hobeto esanda, espekulatzaileen artean inflazioa puzten ari dira, langile klasea odolusten jarraitzeko. Ez da berria. Euroan sartu ginenetik, duela 20 urtetik, soldata errealak ez dira ezer igo. Arrazoia ez da euroarena bakarrik, baina azpimarratzekoa da Euroak presoago egin gaituela. Arazoa kapitalaren eta lanaren arteko gatazka da; arazoa da, batzuek, euren poltsikoak diruz betetzeko, aberastasuna sortzen dugunoi  pobretu egin behar gaituztela. Etekinen urteak, eta orain patronalek esan dute ezin dutela soldata-igoerarik onartu. Aurpegira barrez ari zaizkigu. Ba ez. Aurre egiteko ordua iritsi da. Aski dela esateko.

Pacto de rentas; honen inguruan agian zeozer entzun duzue. Esaten ari digutena da, soldata igoerei uko egin behar diegula. XXI Mendeko Moncloako Ituna. Berriro ere, klase borroka. Kapitalaren eta lanaren arteko borroka. Horregatik, argi izan behar dugu zein aldean gauden, eta, sistema miserable hau gainditzeko, zer egin behar dugun.

Ekoizpen-bitartekoak kontrolatu behar ditugu. Horretarako, langile klaseak duen erremintarik boteretsuena anarkosindikalismoa da. Sail Sindikalak horretara bideratuta daude, lan arloan hobekuntzak lortzera, baina baita ere, langileen kudeaketa hedatzera. Hori da CNTren sail sindikalek duten ahalmena: langileek kudeatutako ekonomia ahalbidetzea.

Klase sozialaren zentraltasuna, kapitala eta lanaren arteko gatazka berriro eztabaidaren zentroan egon behar dela uste duzuen pertsona horiei guztiei,  CNTn afiliatu zaitezte eta militatu, klasea beti izan baita hemen zentrala

CNTn zaudeten pertsona guztiei erantzukizun handia duzue: lantokiak antolatzea. Badakit ez dela lan atsegina, lankide batzuk aparteko kasua direla. Baina gogoan izan helburu komun bat dugula, eta, hori eginez gero, kontrapisua egin ahal izango diegula langileok gure artean kontra jartzeko enpresa estrategiei.

Sindikatu gehienek kanpaina oso ahulak egiten dituzte, estrategia argirik gabe; enpresari gehienek, berriz, kanpaina oso estrategikoak egiten dituzte, eskura dituzten taktika antisindikalen sorta ahalik eta gehien aprobetxatuz eta taktika horiek egokituz eta egokituz. Hala eta guztiz ere, guk irabazteko gehiago dugu, baina buruarekin egin behar dugu. Antola gaitezen.

Bukatzeko, gure sindikatuaren sail sindikalen lana goraipatu nahiko nuke. Hamaika gatzaketan murgilduak, indarra eta kemena atera dute enpresarien erasoei aurre egiteko. ATAKO, Osakidetza, Tubos Reunidos, Ercilla, EDE taldea, Dianova, Ecoespacio, Bizkaiko Foru Aldundia… zuok zarete sindikatua. Gora zuok!

Ez dugu ahaztu behar:

Lan gutxiago egin nahi dugula,

Guztiok lan egin nahi dugula

Beharrezkoa dena ekoitzi nahi dugula

Eta dena birbanatu nahi dugula

Gora anarkosindikalismoa! Gora CNT!

(Argazkiak: Karmele eta Unai)

Maiatzaren 1eko hitzorduak leku eta ordu hauetan izango dira:

  • Bilbo: 11: 30ean Kale Nagusian 56-58, eta mitina Arriaga plazan
  • Iruñea: 12:00 Errekoleta plazatik abiatuta
  • Barakaldo: 12:00 Bide Oneratik
  • Gasteiz: 12:30 Europa Biltzar Jauregitik abiatuta
  • Donostia: martxa 10: 45ean Orereta-Errenteria (Zumarkalea) Donostiaraino (Gros, Katalunia plaza), eta ekitaldi bat 13: 30ean (Gros, Katalunia plaza)

Igande honetan ikusiko dugu elkar!

 

  • CNT sindikatuari kalumnia-delitua leporatzen zaio, ekintza sindikala egiteagatik
  • “Hemen epaituko dena langileriaren arteko elkartasuna eta elkar-laguntza izango da”-adierazi du central anarkosindikalistak


Apirilaren 28an, CNTko militante bat deklaratzera deitu dute, Gestión y Eventos Lázaro enpresak jarritako kereila baten ondoren, Villafrancako udal-igerilekuetako lan-gatazka baten testuinguruan. CNT sindikatuari enpresaburuaren aurkako kalumnia-delitua leporatzen zaio, gatazka horretan sindikatu-lan hutsa egiteagatik.

“Etekinak lortzeko “Guztiak balio du” horren deriba enpresariala sindikalismo horizontalarekin borrokatuko dugu beti. Ez dugu atzera eginen bortxa eta mehatxuen aitzinean, eta ez dugu pribilegio edo dirurik onartuko isil gaitezen”- azaldu du zentral anarkosindikalistak. “Hori dela eta, gaur egoera honen aurren gaude”-gehitu du.

CNTko ordezkari sindikalak dio: “Botere judiziala beren interesen menpe jartzen dute eta egoera publikoki salatzeari uzteko arma gisa erabiltzen dute. Baina gugan efektua guztiz kontrakoa da. Ez gaituzte isilduko, eta gaur inoiz baino ozenago oihukatuko dugu dugu: SINDIKALISMOA EZ DA DELITUA.”

Erreza da antzematea, langile klaseak hilabetearen amaierara iristeko dituen zailtasunak gero eta handiagoak direla. “Prekarietatea gure lantokietan, auzoetan eta etxeetan hedatzen da. Ezin dugu askatasun sindikalaren aurkako eraso hau klase-sindikalismoa, mugimendu feminista, etxebizitzarena edo langile-klaseak gure duintasuna defendatzeko sortutako edozein egitura jasaten ari den olatu errepresibotik aldendu”-aldarrikatzen du mende bat baino gehiago borrokan daraman sindikatuak.

Sarritan ikusi ohi da, zerbitzu publikoen jarduera ekonomikoa udal-administrazioen azpikontratetara bideratzen direla. Gainera, Iniciativa por la Ribera eskuin muturreko alderdiko enpresaburu eta politikariak beste bi pertsona ere salatu ditu prozesu judizial honetan, Villafrancako udal igerilekuetako gatazkarekin sare sozialetan elkartasuna adierazteagatik. “Hortaz, uste dugu hemen epaituko dena langileriaren arteko elkartasuna eta elkar laguntzeko praktikak izango direla, edozein gatazkaren aurrean bide judizialetik ateratzen den askatasun sindikala zalantzan jartzen den bitartean”-dio central anarkosindikalistak.

Horrelako erasoen aitzinean, langile-klaseak sareak ehunduz soilik erantzun dezake, elkarrekiko laguntza praktikan jartzeko egiturak sortuz eta esplotaturik, esplotatzailerik, zapaldurik eta zapaltzailerik gabeko gizarte baterantz aurrera eginez. “Badakigu justizia instituzionala beren boterearen beste atal bat baino ez dela. Guk justizia sozialaren alde borrokatzen dugu”-bukatu du CNTk.

ERREPRESIO SINDIKALAREN AURREAN, AUZOLAGUNTZA ETA ELKARTASUNA!!!

  • Apirilaren 28a Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Eguna da
  • CNTk salatu du "enpresetan prebentzioaren ustezko kultura eufemismo bat baino ez dela Administrazioari begirako izapideak betetzeko".

2021ean, datu ofizialen arabera, 44 langile hil ziren Hego Euskal Herrian eta 705 Espainiako Estatu osoan. Aldi berean 41.000 lan-istripu baino gehiago erregistratu ziren. Eta gure sail sindikalek "lan-istripuak prebenitzeko eta lan-osasuna zaintzeko beharra adierazten dutenean, jaso ohi dugun erantzuna hau izan ohi da: dagoeneko protokolo bat eta prebentzio-zerbitzu bat kontratatuta dagoela", salatu dute CNTtik. Hori ez da nahikoa, benetan prebentzioa eta langileen osasuna erdigunean jarri nahi badugu.

Enpresen zeregina "negargarria da, errentagarritasun handiagoa lortzeak soilik baitu lehentasuna, langileen osasunaren kontura". Gure gaur egungo osasuna eta etorkizunekoa arriskuan jartzera garamatzate, zentral anarkosindikalistak adierazi duenez, "Mutuen ezinbesteko laguntzarekin". Horrez gain, bajan dauden langileak hertsatzeko kontratatutako enpresak salatu behar dira, era guztietako estrategiak erabiliz langile bat, oraindik errekuperatu gabe, lanera itzul dadin. "Horri prebentzioaren kultura deitzen diote", salatu dute CNTtik.

Bestalde, osasun mentala lan prebentzioan faltan dagoena da. Estresa, erretako langilearen sindromea edo burnout, teknoestresa, buruko nekea, indarkeria eta laneko jazarpena edo sexu-jazarpena dira langileok jasaten ditugun arrisku psikosozial nagusietako batzuk. "Arazoa da tipologia hori barneratuta dagoela enpresa guztietako lan-harremanak kudeatzeko moduan", azpimarratu dute CNTtik. Adibide bat laneko jazarpena da; izan ere, auzitegietan salatu arren, oso zaila da hori frogatzea atzean babes kolektiborik ez badago.

Gainera, kasu honetan, enpresak ez ezik, Administrazio Publikoa ere erantzule da, CNTren arabera. «Lan Ikuskaritza koadroetan daukate, gainsaturatuta eta beren lana egiteko gaitasunik gabe», eta hori, Eusko Jaurlaritzaren kasuan, PSEren zuzeneko erantzukizuna da, hark kudeatzen baitu Lan Saila.

Amaitzeko, CNTk azpimarratu du sail sindikalek prebentzioaren esparru guztietara iristen den lana egiten dutela, eta gaineratu du "lanean antolatuta egotea dela langile batek egin dezakeen prebentziorik onena". Beharrezkoa da barneratzea ez dela itxaron behar osasuna ahuldu arte, lehenago jokatu behar da: eta hori "erakunde sindikalaren kulturatik egin daiteke", zentral anarkosindikalistak azpimarratu duenez.

 

 

 

 

 

  • Sindikatuak maiatzaren 1ean deitutako ekitaldietan parte hartzeko deia egin du
  • "Langileen mugimenduarentzat erronka garrantzitsua da entzunaraztea, klase-kontzientzia hartzea eta gure klasearen aurkako eraso guztiak indargabetzea", adierazi dute CNTtik
Maiatzaren Lehenean CNTk hainbat manifestazio eta ekitaldi antolatu ditu Euskal Herrian. Bilbon, hitzordua Gran Vían (56-58) izango da, 11:30ean, eta mitina Arriaga plazan. Iruñean 12:00etan aterako da Errekoleta plazatik; ordu berean Barakaldoko ekitaldia hasiko da (Bide Onera); Gasteizen 12:30ean izango da Europa Biltzar Jauregitik. Donostian Orereta-Errenteriatik (Zumarkalea) martxa bat izango da 10:45ean, Donostiaraino (Gros, Katalunia plaza), eta ekitaldi bat 13:30etan (Gros, Katalunia plaza).
 
Hurbil dugu Maiatzaren Lehena, langileriarentzako urte gogor baten ondoren, zeinetan gero eta herritarren sektore handiagoek hilabete bukaerara heltzeko arazoak dituzten. Sistema kapitalistak dakarren krisia larriagotzen ari da eta, betiko moduan, geuk ordaintzen dugu. Lan prekarietateari, langabeziari eta etxebizitza lortzeko zailtasunei bizitzaren kostuen igoera eta etengabeko murrizketak gehitzen zaizkie. Hori langileriaren energia edota elikadura bezain beharrezkoak diren baliabideak eskuratzeko zailtasunaren handitzean nabaritzen da, baita osasun eta hezkuntza arloetan ere.

COVIDagatiko pandemiak ondorio ekonomiko eta sozial larriak ekarri ditu, baina horiek ezin dira sistema kapitalistak jadanik zekarren krisitik atera. Bere betiko baliabide pilatu eta kontsumitu beharrak ikaragarrizko eragina du alarma seinaleak etengabe ematen dituen planetan.

Egoera larri honen aurrean, gobernuek betiko moduan jokatzen dute: gizarte kontrola areagotuz, langileriaren askatasunak mugatuz, gizartea militartuz, gizarte gastuetan murriztuz eta gerrak hasiz; elite kapitalistei mesede egiten dieten neurriak, eta munduko langileriak beti jasan behar izaten dituen ondorioak.

Maiatzaren Bata langileen mugimendurako oso data garrantzizkoa da, beren duintasun eta biziarekin Chicagoko martiriek historian grabatu zituztelako langileria mugiarazi dituen baloreak. Eurek gogorarazten digute esplotazioaren aurkako erantzun gisa elkarlaguntza eta antolaketa kolektiboa ditugula; arrazismo, inperialismo eta gerraren aurkako bide bakarra internazionalismo proletarioa dela; autoritarismo eta patriarkatuaren aurka, anarkosindikalismo, feminismo eta asamblearismoaz borrokatu behar garela.

Siglak sigla, gobernariek, ostera ere, langileak saldu dituzte.”Bertan behera” diotenean, “ukitu” esan nahi dute, aldaketa den itxurak egiteko, baina langileek euren bizi.baldintzak hobetu barik, eta patronalaren jarrera indartzeko bidea bihurtzen da. Era berean, Mozal Legea izenekoak hor darrai edozein kexa ezabatzeko, eta familia ugari etxegabetuak dira.

Hemendik aurrera ikusiko dugu, lan erreformaren aurreko kontratu mugagabeen %40k urtebete baino gutxiago irauten bazuten, erregulazio berriaren bidez, kontratu mugagabeen batez besteko iraupena laburragoa izango dela. Kaleratzeen kopurua ere igoko da eta prekarietatea aldizkako kontratu finko berriek makilatuko dute. Etxeko langileak lehen mailako langileak noiz izango zain gaude, merezi duten moduan, 189 hitzarmenaren bidez, edo Langileen Estatutuan sartuz, betidanik egon behar ziren moduan. Hazten jarraitzen duten eta beste sektore batzuetan agertu diren lan- osasun eta lan-istripuak ere ezin ditugu ahaztu. Eta pentsioak: pentsioak gero eta urrunen eta aseguro gutxiagorekin egoteko bideetan, atzera egin gabe, jarraitzen dute, banketxeak eta enpresak erreskatatzen baitira, baina ez langileriak lortutako eskubideak.

Garai honetan, langileen mugimendurako erronka erabakigarria entzunaraztea da, klase kontzientzia hartzea, eta mugimendu nazionalista, autoritario, arrazista eta patriarkal olatuari aurre egitea. Nahikoa da hedabideen zuriketa eta alderdi politikoen arteko itunak sufritzeaz. Estatuaren erakundeetatik kanpo ezinbestez prestatu behar gara; behetik antolatuta, auzoan, lanean, sindikatuan, Gizarte-Justiziaren alde, aberastasunaren banaketaren alde eta mugak desagertzearen alde, inor atzean gera ez dadin.

Hori da CNTk hartutako bidea eta, horrexegatik, Maiatzaren Lehenean kalera irtengo gara. Maiatzaren Lehenean entzungo gaituzte!

  • Herri Administrazio anitzentzat lan egiten duen Dianova Elkarteak Zanduetako (Nafarroa) lantokia ixtea erabaki du
  • "Enplegu Erregulazio Espedientea neurri errepresiboa da, langileok antolatu garelakko", adierazi dute sindikatutik.

2022ko otsailaren 15ean, Dianova Elkarteko enpresa ordezkariak lantokian agertu ziren langile guztiei eragingo dien kaleratze kolektiboko prozesu baten hasieraren berri emateko, eta horrek Zandueta CET behin betiko ixtea ekarri du.

Lantokiko langileek "urteak daramatzagu lan-baldintza kaskarrei eusten, osasun-arloan eta lan-arriskuen arloan desio handia utzi duten instalazioetan, eta Elkarteak ez ditu aintzat hartzen", adierazi dute sail sindikaletik, nahiz eta askotan jakinarazi duten bai lan-arloan bai instalazioei dagokienez dauden arazoak.

Urte horietan, proiektuaren bideragarritasunari eragin liezaioketen arazo ekonomikoen zurrumurruak zabaldu dira. Hala ere, ez da inoiz saiatu "honaino ekarri gaituen kudeaketa ekonomiko negargarria hobetzen, ez Dianovako zuzendaritzatik, ezta langileekin batera jartzen ere, konponbideak aurkitu ahal izateko", adierazi dute CNTtik. Elkarteak ez du inoiz egoera horri buelta emateko asmorik ikusi, are gehiago plantillaren zati handi bat ordezkatzen duen Sail Sindikalari etengabe uko egin zaionean.

Horrekin guztiarekin, kalean uzten dira, konponbideak aurkitzeko negoziazio-borondaterik gabe, zentroko eguneroko bizitzan dena eman duten 19 profesional, bai eta erabiltzaile adingabeak ere, presazko irtenbidea bilatu behar zaienak, haien programa terapeutikoak kontuan hartu gabe, eta horrelako kolektibo ahulari modu larrian eragiten diotenak.

Azken batean, CET Zandueta "ez da hiltzen, hil egiten dute; urteak daramatzate hiltzen", salatu du atal sindikalak. Atzean dago egindako lan guztia eta kolektibo horri emandako laguntza guztia. Eta, beti bezala, ez dute espero eskerrak ematea, saltzen saiatu arren "arimarik eta bihotzik ez duen eta inor engainatzen ez duen" elkarte batetik.

Horregatik guztiagatik, Dianovako CNT sailetik salatu dute Zandueta CET itxi ondoren, eta irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekintzako GKEen fatxada baten atzean, enpresa-irabazi handienaren logika dagoela, langileen prekarizazioaren eta erabiltzaileen ongizatearen kontura.