Berritasunak

Ideia libertarioak, beren gizarte justuago baten aldeko proposamen eta alternatibekin, Bilboko kaleetan egongo dira berriro maiatzaren 21 eta 22an. Bi egunetan, CNT sindikatuak Liburu Anarkista Azoka berriro antolatuko du, aurten bere XII. Edizioan. Udaletxeak betiko lekuan -Unamuno plazan- ospatzeko baimena kendu duenez, stand guztiak Bailen kalean ipiniko dira.
CNTk sail sindikalek egindako lana azpimarratu nahi du, "haiek dira anarkosindikalismoa egunero egiten dutenak". Errefuxiatuen egoera lotsagarriarekin bukatzeko, beste sindikatuei greba egiteko proposamena luzatu die.
Igande honetan "egingo diren manifestazioetan parte hartzeko deia" zabaldu du CNTk. "Klase borrokan, langileek aurrea hartu behar dugu", gogorarazi du erakunde anarkosindikalistak.
"Minbizia izategatik kaleratu zuten, eta irabaziko dugu", azpimarratu du erakunde anarkosindikalistak. "Horrelako kasu guztietan irmoki erantzun behar dugu".
Frankismoaren Aurkako Kereilaren Euskal Plataformak Argentinako justiziaren aurrean ipinitako salaketa aurkeztuko du Durangon. Kereila horretan Durangaldeak ere parte hartu ahal duen aztertuko dute.
"Emakume langileak diskriminazio bikoitza jasatzen dute: langile izateagatik eta emakume izateagatik ere". "Langileon borroka, askatzailea izateko, feminista izan behar da", esan du CNTk.

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena