Opinión

Enpresa bateko langileei CNTri buruz galdetzekotan, denetariko erantzunak entzun ditzakegu. Baina enpresa horretan sail sindikal bat lanean badago, "gutxienez gure eskubideen alde borrokatzen dute", "arazoak konpontzeko arrazoiak aztertzen dituzte, irtenbideak lantzen" eta horrelakoak dira gehien errepikatzen direnak. Azken finean, langileen eskubideen defentsarako CNT eta Sail Sindikalak erremintarik indartsuenak direla erakusten baitute egunero.
Repasar la prensa y encontrar este titular "La izquierda acuerda derogar la reforma laboral del PP tras un pacto del PSOE con Podemos", la verdad, para qué negarlo, llama la atención.
Negoziazio kolektibo sektorialaren egoerari irtenbide bat bilatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko patronal handienak, Confebask, lurraldeko lau sindikatu handiei eskua luzatu die. CC.OO eta UGT sindikatuei ondo iruditu zaie proposamena, oinarri on bat dela diote. ELA, aldiz, kritikoa agertu da, proposamenak ez baitu lege baliozkotasunik. LAB euskal esparruari buruz hitz egin du. Dirudienez, akordioa lortzeko, bake-soziala ez da beharrezko baldintza izango, orain arte patronalak exijitu duen bezala. Gainera, EAEko lan hitzarmenak Estatu mailakoen aurrean lehenetsi nahi dute. Urtarrilean berriro batuko dira, ikusteke dago topaketa hauetatik akordiorik lortzen den ala ez.
1970 hamarkadaren hasieran, Islandiako emakumeek, gizonen sarreren %80a irabazten zuten. Gaur egun, aldiz, diru-sarreren egoera nahiko parekatua dute nahiz eta berdintasuna lortzeko bideoa oraindik luzea izan.
Irailaren 25ean beste hauteskunde saio bat amaitu zen. Alderdi politikoen, udal, aldundi, autonomi erkidego eta gobernu zentralaren iritziak eta ekintzak leku guztietan errepikatu ziren. Batzuen portaera eta jarrerak defendatzeko, "arrakastatsuak" izan zirela azpimarratuz; beste batzuek, aldiz, "arerio politikoen" alde ilunak argitara eraman zituzten.
Sindikalismoa XX. mendeko gauza zela zioten akademiko, politiko eta enpresari askok. Indibidualismoa zela nahi eta nahizko bidea modernitate "likido" honetan. Industria eraitsi zituzten eta, horrekin, urdinez jantzitako gizona den langilearen estereotipoa ere. Honen trukean, zerbitzu sektorea hedatu dute: enpresen esternalizazioa eta kontsumoa eta kontsumismoaren inguruko jardueretan, batez ere.

Agenda

Sin eventos