Zelan antolatzen da CNT enpresa batean?

Sail sindikal baten bitartez, hau da, enpresa zehatz batean dauden CNTko afiliatu guztiak. Enpresak errepresioa erabiltzen badu, sailak klandestinitatean lan egiten du. Indarrean dagoen legedia betetzen badu, sail sindikalak egun-argitan jokatzen du.

CNTko sail guztiek asanbladen bidez funtzionatzen dute. Asanbladak ordezkari bat hautatzen du eta hau, enpresan dauden afiliatuen bozeramailea da. Bozeramaileak bakarrik egiten du sail sindikalaren asanbladak esaten duena.