14/05/27

“Euskal Herrian abstentzioa ere irabazle”

Azkeneko igandean ospatu diren Europako hauteskundeen ostean, CNT sindikatuak izandako abstentzio kopuru handia azpimarratu du, “promes faltsu eta alferrikako emaitzez nekatutako biztanleen lehenengo aukera bihurtuz”. “Euskal Herrian, abstentzioa ere garailea izan da” azpimarratu du, “udalerri askotan hautesleriaren %60-a gainditu duela” nabarmenduz.

“Datu hauek agerian utzi dute hauteskundeen showaren atzean, europar proiektu kapitalistaren porrota nabaria dela”. Testuinguru honetan, erakunde anarkosindikalistak –nork abztentzio aktiboa egiteko deia egina zuena- “delegatze politikoak oso egoera tamalgarria eragin duela, Frantzia bezalako Estatuetan muturreko eskuinak ordezkaritza kezkagarriak lor ditzala lekua emanez” ere ohartarazi du.

Era berean, CNTren ustez, “igotzen ari diren ezkerreko alderdi txikiek, hegoaldeko Estatuen krisi finantzarioaren babesean, euren hitzaldi mesianikoak botatzen dituzte, eta hauen bitartez benetako demokraziaren eta herriaren salbatzaile berriak bezala finkatu nahi direlarik”.

“Ezkerreko alderdi txiki berri hauek kalean borrokatzen den jendea desmobilizatzea lortzen badute, fabore galanta egingo diete banka eta enpresa handiei, hauteskundeak beti irabazten dituzten hautagaiek”, gehitu du. Zentzu horretan, CNTk azpimarratu du “Europan, eta munduan zehar, gero eta gehiago, langileok alderdi politikoen kanpo antolatu behar garela, alderdi hauek errentagarritasun elektorala besterik ez dutelako bilatzen eta gure arazoak konpontzeko eraginkortasun eza soberan erakutsi dutelako”.

Era berean, pasa den igandeko hauteskundeen emaitzak “azken hamarkadetan Europako politika gobernatu duten politika neoliberalen erabateko porrota nabarmentzen dituela” hausnartu du sindikatu honek ere. “Adibide bezala -zehaztu du-, Espainiar Estatuaren gobernuan txandakatzen diren alderdi politiko handiek 5 milioiko hautesleen beherapena jasan dute”.

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena