Iritzia (109)

Endika Alabort Amundarainen iritzi artikulua, Argia aldizkarian argitaratua Astelehena,jai ondoko alperra,lanik ez egiteko,ez goaz lanera,ez goaz lanera,ez goaz lanera,ez goaz lanera, (Abesti herrikoia) Urriaren 15ean, lan arloko ekonomialarien topaketetan, mahai inguru interesgarri bat egin zen. Patronalak, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak eta sindikatu batek parte hartu zuten. Eztabaidagaia lan munduan gero eta oihartzun handiagoa duen absentismoa izan zen. Erakunde bakoitzak interesatzen zaion definizioa edo ikuspuntua aukeratu zuen. Arazoa zen enpresarien interesak defendatzen dituztenen ikuspuntua ez zutela agerikoa egiten, eta eztabaida gaiztotu zutela. Gainera, “zentzu komun” zehatz bat ezartzeko, mahai inguruan hainbat falazia erabili ziren. Adibidez, Espainiako erresumako beste lurraldeen aldean, EAEn…
Miguel G. Gómezek idatzia, Kataluniako eta Balear Uharteetako Eskualde Konfederazioko idazkari nagusia. Azken urteotan kapitalismo neoliberalak azeleragailua estutu du, historiako kapital-pilaketarik handiena sortzeko. 2017az geroztik, Espainiako errenta aberatsenek, %1 aberatsenek, %43 egin dute gora. Prozesu horrek antzeko parametroak jarraitu ditu mendebaldeko bloke ia osoan. Jakina da aberats horiek errenta pobreenek baino zerga gutxiago ordaintzen dutela. Nabarmendu behar dugu, halaber, desberdintasun hori bizkortu egin dela Pedro Sanchez, Joe Biden edo Olaf Scholz bezalako gobernu aurrerakoien artean. Izan ere, kolore politikoak ez du estatuen eta kapitalismoaren arteko harremana aldatu, estatuak klase menderatzailearen adierazpen eta egitura politiko-administratiboak besterik ez baitira. Oro har, eta…
2023ko uztailean El Salton argitaratutako iritzi artikulua, euskaratuta. EAEko hauteskundeak direla eta, berreskuratzen dugu Genís Ferrero CNTko kidearen artikulua. "Zu eta ni gorotz bera gara", hauxe da CNTko sindikalista batek supermerkatuko kargugose zen lankide bati esandakoa. Ezkerreko aktibismoak egun hauetan eskaintzen duen ikuskizun lotsagarri jasanezina bihurtzen ari zait. Sentitzen dut, ezin dut hainbeste hipokresiarekin. Bai, egia da, ez nuen inoiz karrera unibertsitariorik egin, eta Lanbide Heziketa egin nuen. Ez nuen inoiz karrera profesionalik egin eta ez nintzen masterretara eta komunikazio ikastaroetara joan. Nire prestakuntza politikoa batzar anarkistetan, gizarte-mugimenduetan eta, batez ere, sindikatuan izan zen. Han, oinak lurrean jarri zizkidaten, eta…
Argia aldizkarian argitaratua Alternatiba ekonomikoek ez daukate leku handirik ikasketa ofizialetan. Pairatzen dugun krisi ekosozialean, hauek erdigunean egon beharko lirateke. Ikasketa programetan, epe laburreko errentagarritasuna bermatzen ez duten ikasgaiak bazterreratuak izan dira, hautazkoak bilakatuz edo, okerragoa dena, programatik desagertuz. Horrela gertatu da, ekonomian, pentsamendu ekonomikoaren historiarekin, ekonomiaren osotasuna ulertzeko beharrezkoa den gaia. Sarritan, honen inguruan ikasteko, akademiatik kanpo ikastea da bidea, gertatu zitzaidan moduan, ICEAn edo Ekonomia Kritikoa elkarteetan. Aurten, enpresen administrazio eta zuzendaritza graduan Historia Ekonomikoa irakasteko aukera izan dut. Ez da sorpresa bat izan, oinarri moduan erabiltzen den eskuliburuaren 431 orrietatik, sistema ekonomiko planifikatu sozialistak azaltzeko soilik 9…
Artikulu hau Fundación Anselmo Lorenzoren buletinean argitaratu zen, gazteleraz. Zientzia eta anarkismoa , baita sozialismoa ere, ez dira bi eremu isolatu izan. Zientzia, eta bereziki metodo zientifikoa, funtsezkoak izan dira fede-dogmetan, justifikaziorik gabeko ideietan edo mitoetan oinarritzen ez den mundu-ikuskera bat eraikitzeko. Errealitatea ikuspegi arrazional eta enpiriko batetik aztertzeko modu horrek aro modernoarekin sortuko ziren ideologiak ere moldatzen lagundu zuen, sozialismoa eta anarkismoaren pentsaera korronte ezberdinak ez ziren salbuespena izan. Anarkismoaren eta zientziaren arteko harreman hori hainbat pertsona ospetsuetan pertsonifikatuta ikusi ahal izango dugu historian zehar. Horietako batzuk zerrendatu ditzakegu, hala nola Amparo Poch y Gascón mediku, idazle eta militantea…
Endika Alabort Amundarainen artikulua, Argian argitaratua Martxoaren amaieran, Bizkaiko kazetari ekonomiko batek Zornotzako Automotive Intelligence Centerri buruz idatzi zuen, ohiko moduan, enpresarien aldeko hautua egiten. Tira, hori ez da aipagarriena: komunikabidearen ildo editoriala da. Azpimarratzekoa dena da, deskribatzen duen lantegi esperimentalean, fabrika malguaren kontzeptua erabiltzen dela. Artikuluak bukaerako mehatxua dakar: lantegi esperimentalak ez du langilerik, ezta sindikaturik ere. Teknologia, langileen aurka. Azken urtean teknologia eta lanaren arteko harremanaren inguruan sakontzeko aukera izan dut. Ondorioztatu dudana da bi elementu horien arteko harremana erabat konplexua dela, ikuspuntu anitzekoa, zeinean ikuspuntu historikoa nahitaezkoa den. Teknologiak bizitza erraztuko digula, lan gutxiago egingo dela, edo…
Argia aldizkarian argitaratuta, 2023ko urtarrilaren 29an. Atzean utzi dugun urtean, Euskal Herri penintsularrean 150.000 pertsona langabetu zeuden; horietatik ia 80.000k ez zuten prestazio ekonomikorik jasotzen. Aldi berean, EAEko enpresen %76k aipatu dute zailtasun handia dutela behar dituzten langileak aurkitzeko. Kapitalismoaren lan merkatuko paradoxetako bat da hori. Testuinguru honetan “dimisio handiari” buruz hitz egin da, funtsik gabe. Kontzeptu hori 2021ean Estatu Batuetan bogan jarri zen, herrialde horretan langileen proportzio handi bat lanpostua uzteko prest baitzegoen, bizi-beharretara gehiago egokitzen zen lan-eredu bat eskuratzeko. Enpresa munduari lotutako ekonomialarien artean gaur egunean ematen ari den langile “gabezia” azaltzeko kontzeptu hori erabiltzen ari da. Langile…
Pedro A. Morenok liburu berria aurkeztu zuen asteburuan Malatesta Kultur Lubakian, Bilbon, Nuevas Institucionalidades. La apuesta organizativa del ecologismo integral, zeinean anarkismoa, ekologismoa, feminismoa, konfederalismo demokratikoa eta beste hainbat kontzeptu uztartzen dituen, gure lurraldea eraldatzeko proposamen zehatz bat eginez. Azken urteotan antolaketaren beharra gero eta nabariago da. Ideia marxisten ildotik ematen ari da, baina anarkismoaren inguruan baita ere. Hainbat izan dira XXI. mende hasiera honetan bultzatu duten antolaketaren hausnarketak: krisi ekonomiko luzea, kapitalismoa bizitzako atal guztietara hedatzea, eskuinaren erradikalizazioa, klima aldaketak hartutako norabide okerrenaren baieztapena, militarismoaren gorakada, Estatu-Nazioaren mugak egoera kudeatzeko, irtenbide parlamentario eta munizipalismoaren saiakera eta porrota, baina baita…
Argia aldizkariaren 2.787 zenbakian argitaratua, 2022ko uztailaren 17an. Metalgintza sektoreko langileen greba. Bilboko Metroa. Gipuzkoako erresidentziak. Hiru adibideak azken hilabetean martxan jarri diren greba nabarienak dira, agerian utziz langileria bere lan baldintzak hobetzeko prest dagoela. Horien aurrean, patronalak eta administrazio publikoak, langileen bortizkeria eta zorrozkeria salatzen dutenek, klase gatazka isilarazi nahi dute. Émile Pougetek argi definitu zituen langile klasearen borroka metodo nagusienak: greba, boikota eta sabotajea. Ekintza zuzenaren adibideak dira eta botereek bortizkeriarekin lotu nahi izan dituzte. Sabotajea oso kriminalizatuta dago, eta administrazioa boikota juridikoki desmuntatzen saiatu da. Adibide gisa, 2014an Lehiaren Euskal Agintaritzak 800.000 euroko isuna jarri zien Bilboko…

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena