14/03/24

CNTk autogestioari buruzko zinemaren ziklo bat aurkeztuko du Bilbon

Autogestioa, CNTk bultzatzen duen borroka anarkosindikalistan, oinarri bat da. Hori dela eta, sindikatu honek zinema dokumentalean autogestioari buruzko ziklo bat antolatu du.

Lehenengo hitzordua Bilbon, CNTko egoitzan, ostegun honetan -hilaren 27an- arratsaldeko 19:00an (Maria Muñoz kalea, 10. zk) izango da. Han proiektatuko da “Bajo el signo libertario”, kolektibizazioei buruz Gerra Zibilean egindako laburmetraia. Bere aipamenean esaten duen moduan, “propaganda politikoa egiteko dokumental bat da eta, honetan, hizkuntza militantea erabiliz, gizarte iraultzailearen antolakuntzari buruzko ikusmoldeak azaltzen dira.

Hitzaurrean, fikziozko irudiekin, proletalgoaren egoera erakusten da altxamendu militarra gertatu zen unean eta nola zapaldu zuen sindikatuak –Aragoiraino zutabe anarkosindikalisten martxaren irudiak-.

Gero “La Toma” (The take) dokumentala emango da, Naomi Kleinek eginda eta Avi Lewisek zuzendua. Argentinan langileek berreskuratu eta autogestionatu zituzten enpresei buruzkoa da. “Despide al jefe” eta “Ocupar, resistir, producir” bere aurkezpenaren esaldiak dira

“Gure helburua audiobisualak jakinaraztea da autogestioari buruz eztabaida sortzeko”, nabarmendu dute antolatzaileek.

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena