23/05/06

Hau ez da behar dugun erreforma!

  • Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak maiatzaren 13rako deitutako manifestazioetan parte hartzeko deia egin du
  • "Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, herritarrek berriro ere gaitzetsiko dute langileriari mesede egiten ez dion erreforma hau", adierazi dute sindikatutik.

Europako funtsak jasotzearen truke Europako Batzordeak Gobernuari pentsioen erreforma egitera behartu du, eta erreforma horrek ez ditu pentsiodunak pozik uzten. "Escrivák proposatutakoa ez da iristen bizitza duinaren gutxienekora", adierazi du Mugimenduak. Mugimenduak 1.080 eurokoa izatea eskatzen du 14 ordainsaritan, eta kopuru hori gutxieneko bat da pentsio publikoak duinak eta nahikoak izan daitezen.

Espainiako Gobernuak proposatutako gutxieneko pentsioaren igoeraren ondorioz, ez da 1.200 eurora iritsiko 2027ra arte. Hala ere, Pentsiodunen Mugimenduak adierazi duenez, "ez dago 1.200 eurora iritsiko den gutxieneko pentsiorik", eta gehien hurbiltzen dena ezkontidea ardurapean duen gutxienekoa da, 2027an 1.179 eurora iritsiko baita, Gobernuak onartu duen erreformaren arabera. "Guk 1.080 euro eskatzen ditugu ezkontiderik ez duen pentsiodunarentzat, eta 2027ko ordainsaria 873 eurokoa izango da", salatu dute. Horregatik, erreformak gutxieneko pentsioak hobetzen baditu ere, oso eskasa iruditzen zaie. Gainera, argi dago pentsiodunen % 30ek hilean 800 euro baino gutxiago kobratzen dutela, "ez baitira nahikoak gastuei aurre egiteko, bizitza garesti dagoen testuinguru batean".

Arrazoi horiek eta beste asko direla eta, maiatzaren 13ko manifestazioetan parte hartzeko deia egiten zaie langileei.

Agenda

Ez dago ekitaldirik

Irakurriena