Elkartasunak Iruñea goraino beteko du

17:30retan manifestazioa hasiko da Iruñean, eta elkartasuna Nafarroako hiriburua betetzea espero dugu, manifestazio erraldoia izatea. Muntai polizial bat izan da, "gazte batzuen bizitza erabat aldatu duena, aurretik kondetauak izaten". Adur, Jokin eta Ohian 515 egun  espetxeratuak daramate, eskubideak dituen edozein herrialde garatuan emango ez zen egoera.

Hori dela eta, CNTk egoera hau salatzen jarraitzen du eta gaur Iruñeako kaleetan gure elkartasuna erakustera deia egin du.