Elkartasuna Sabadelleko Adirondack-en langileekin

CNT Adirondack enpresak Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean duen eraikinaren aurrean kontzentratu da ostegun honetan, enpresa honek Sabadellen duen filialak baitarama hilabete batzuk langileen lansariak ordaindu barik. Horren aurrean “langileak antolatu dira, haien eskubide eta haiena dena eskatzeko”.

CNTk azpimarratu du “enpresaren jokabidea ekintza sindikalaren aurka jokatu duela eskubide sindikalak urratuz”. Baina enpresaren arduradunak “langileri antolatu baten aurrean aurkitu dira, ekintza sindikala handiagotuz, soldaten ordainketak lortu arte”.

Arrazoi horik direla eta, elkartasun moduan CNTko militanteak kalera atera dira, langilekiko elkartasuna adieraziz eta enpresako arduradunen aurrean dagoen egoera salatuz.