CNTko sindikal saila Panda Securityko EREaren kontra

Panda Security entrepresak aurkeztutako EREan, CNTko sindikal sailak txostena lortu eta kontra-txostena egin ahal izan zuen, nahiz eta entrepresako zuzendaritzak oztopo asko jarri. Lan eta inmigrazio ministeritzan (gaur egungo enplegu ministeritzan) eskatu behar izan zen. Erantzuna jasotzeak eta dokumentazioa eskuratzeak, luze jo zuen, (Lan agintarien errua berau), baina etrepresak aurkeztutako txostena eskuratzea lortu genuen.

CNTko adituekin, sindikal sail guztiaren laguntzarekin, eta beste zenbait lankiderekin bat eginez, kontra-txostena aurkezteko gai izan ginen, eta hori guztia astebeteko epean. Entrepresak ez zuen lortu CNTko sindikal sailak EREaren tramitazioan parte har zezan.

Txosten honetan eta beste zenbait EREtan, auteskunde sindikaletara aurkeztu gabe, langileen eskubideen alde borroka daitekeela frogatu du CNTk. Lankide asko harritu ziren, entrepresa ez dela kontra-txostena aurkez dezaken bakarra jakitean. Eta ez hori bakarrik, langileen eskubideen alde lan egin, entrepresarekin bilerak eta akordioak lortu, lan ikuskaritzarekin entrepresak izan zituen bileretan egon, eta horrela EREei aurre egin daitekeela jakitean. Ez da hori langileen eskubideak defendatzeko CNTk nahi duen borroka. Ekintza zuzena, elkartasuna, eta greba bezalako tresnak nahiago ditugu, baina bulegoetan ere borrokan segitzen dugu.

2008. urtetik gaur egun arte, entrepresak, 250 langile inguru kaleratu ditu, hau da konpainiaren laruden bat. Kalratze guztiak, entrepresak berak esan bezala, ez bidezkoak izan dira, legearen gainetik pasatuz eta lan agintaritza ekidinez (alegia ERErik aurkeztu gabe, hori baitio legeak). Ginera esan behar da, Panda\CEOko presidentea, zuzenbide lizentziatua dela. 2011ko azkeneko kaleratzeetan, epaileek entrepresari zenbait langile berriz hartzera behartu zioten, entrepresak langile talde bat kaleretu zuelako ezkutuko ERE baten bidez. Horregatik, harrapatu dituztelako, 128 langile gehiago kaleratzeko, ERE bat aurkeztea erabaki dute.

Kontua da, Bilboko 120 langile eta Madrileko 8 botatzea. Eusko Jaurlaritzak ez diela EREa onartuko uste dute eta beraz nahiago dute Madridera jo, horrela, 2011n EREen arautegian egindako aldaketa baten bidez, Madriden, “expediente de extincion” delakoa aurkez dezakete, nahiz eta entrepresako langilegoaren %83 Bilboko “ama” entrepresan egon.