CNTk suhiltzaile zerbitzuaren pribatizazioaren aurkako mobilizazioen alde azaldu du

CNT sindikatuak Euskal Autonomia Erkidegoko suhiltzaile zerbitzuen kolektiboarekin elkartasuna adierazi du, eta pribatizazio saiakeren aurkako sektore honek burututako mobilizazioen alde agertu da. Zentzu honetan, “aldarrikapen hauek laguntzeko egiten diren ekitaldi guztietan parte hartuko duela” adierazi du erakunde anarkosindikalistak.

Honela, CNTk, uztailak 13an, 10:30etan Lakuan burutuko den suhiltzaileen zerbitzua pribatizatuko duen lege proposamenaren aurkako mobilizazioan parte hartzeko deialdia zabaldu du.

Halaber, sindikatu honek “bere esku dagoen guztia” egingo duela “kalitatezko prebentzio, su itzaltze eta salbamendu publikoko zerbitzu batzuei forma emango diotenak langileak izan daitezen” adierazi du

“Era berean, zerbitzu hauek modu egokienean bermatu behar dituzte pertsonen, beraien ondasunen eta ingurugiroaren babesa” gehitu du CNTk.