CNTk Spanairreko kaleratzei aurre egiten die

CNTk Spanairren kaleratzeen aurkako borrokari irmo eusten dio. Azken egunetan, erakunde anarkosindikalista, enpresa honen porrotaren emaitzarekin ados ez dauden langileen subrogazioa lortzeko, tramite legalak egiten hasi da.

“Spanair enpresan egin zuten iruzurrak, milaka lanpostu zuzenekoak eta zeharkakoak hondatu zituen eta Enplegua Erregulatzeko Espedientean sartuta egon ziren ‘gizarte-eragileek’ prozesua, eskandalu barik, azkar itxi nahi zuten kasu honetako inplikazio politikoak ez ezagutzeko”, CNTk nabarmendu du. Zentzu horretan, sindikatuak gogoratu du administrazio-kontseiluan “CIU eta PSC alderdiekin elkartuta dauden enpresari katalan garrantzitsuak daudela”.

Honen aurrean, CNTk jokatu du “Spanair enpresaren aurka ez ezik, erantzukizun onartu gabe onura atera nahi izan duten enpresen kontra ere bai”. Izan ere, Vueling, Ryanair eta Groundforce UTE enpresek “Spanairrek bete gabe utzi dituen zerbitzu batzuen ardura hartu dituzte baina lanpostu bat ere hartu barik”.

Sindikatuak ere salatzen du “egoera hau erabiltzen saiatu direla Erdi Aroko baldintzekin langileak “arrantza egiteko”, jendearen ikararen eta premiaren giroa aprobetxatuz”. Hain zuzen, CNTk kontuan hartzen du “ahalegin handia ez dela egin lanean jarraitu nahi zuten langileak beraien lanpostuetan mantentzeko”, hori dela eta erakunde honetako Kabinete Tekniko Konfederalak, bakarka, langileen subrogazioa erreklamazioa egitea erabaki du.

“Sektore honetako hitzarmena betetzean datza –orain inork gogoratu nahi ez duena- horrela, enpresak Spanairren langileak subrogatzera behartuta egongo lirateke enpresa porrotaren ostean zenbat aire-bide xurgatzen duten”, azaldu du.