CNTk langabeziaren aurkako proposamenak aurkeztu ditu

“Eusko Jaurlaritzak 12.711 lanpostu berri sortuko dituela esan du, propaganda hutsa izanik, enplegua sustatzea ez baita inondik ere beren lehentasuna”, esan du CNT sindikatuak. Zentzu horretan, erakunde anarkosindikalistaren iritziz “langileen lanaldi luzapena, milaka langile prekarioen kaleratzea edo soldata murrizketek argi uzten dute zein den Eusko Jaurlaritzaren jarrera enpleguarekiko: honen aurka dago”.

“Sektore pribatuak kaleratze politika merkearekin jarraitzen du”, azpimarratu du CNTk. Confebasken kasua aipatu du, “patronalaren neurrira egindako lan erreformaz baliatuz 21.000 lanpostu baino gehiago deuseztatuko dutela” onartu baitu. “Patronala eta administrazioek ekintzailearen irudia irtenbide miragarria izango balitz bezala saltzen digute, baina errealitateak dio ekintzaileen bitartez ezin direla sortu 220.000 lanpostu berri”, gaineratu du.

Guzti honen aurrean, CNT sindikatuak langabeziari aurre egiteko txostena aurkeztu du. Txostenaren zehar ordutegi murrizketak, erretiratze adinaren aurrerapena, langabezi estaldura hobetzea, prestakuntzarako eta praktikaldiko kontratuen kentzeaaztertzen dira, besteak beste.

Txostena jeisteko hurrengo estekan klikatu.