CNTk Irakaskuntza sektoreko greban parte hartzeko deia zabaldu du

CNT sindikatuak Euskal Autonomia Erkidegoko irakaskuntza publiko ez unibertsitarioan maiatzaren 16 eta 23ko egingo diren greba jardunaldietan parte hartzeko deia zabaldu du. Irakasleak, irakaskuntza bereziko irakasleak, sukaldeko eta garbiketako eta Haurreskolak Partzuergoko langileak greba egingo dute bi egun hauetan.

Erakunde anarkosindikalistaren iritziz, “kalera ateratzeko arrazoiak soberan daude, azken urteotan bai langileen egoera baita irakaskuntzaren kalitatearena okertu baitira”. “Baliabide gehiago behar dira, pertsona gehiago, langile klaseen seme alabek baitira irakaskuntza sistema publikoaren erabiltzaileak baikara”, azpimarratu du.

“Badaramatzate urteak sistema publikoa okertuz – sindikatuak azpimarratu du- erabakiak hartzen dituztenek eta familia aberatsek euren sistema propioa baitute; gainera beraien eskola sistema langile guztion artean ordaintzen dugu”

Zentzu honetan, CNTk parte hartzeko deialdia zabaldu du langileen artean. Halaber, “mota honetako mobilizazioek beren helburuak lortzeko,erakunde sindikalek joera asanblearioa bultzatu behar dute, lagileen parte hartzea erreala sustatuz, begirale soilen eginkizuna alde batera utziz”.