CNT sindikatuak bat egiten du irakaskuntza sektoreko abenduaren 12ko grebarekin

Unibertsitatez besteko hezkuntza publikoan hainbat greba egin dira azken urte honetan, zeinetan “gure afiliazioak babestu eta parte hartu duen”, esan du CNTk. Azken hilabetetan arloz arloko mobilizazioak egin dira: haur-eskoletako langileak, sukaldekoak, hezkuntza berezikoak eta hezkuntza orokorrekoak.

Erakunde sindikalaren hitzetan, sektorea mobilizatzeko arrazoiak hamaika dira. Alde batetik, “prekarietatea ezabatu eta murrizketak iraultzea da gure helburua”, azpimarratu du sindikatuak. CNTk bat egiten du Steilas, ELA eta LABen eskakizunekin, hots:

Bestetik, erakunde anarkosindikalistak “gure gizartearen etorkizunean inbertitzea behar beharrezkoa dela” aipatu du. “Hezkuntza Sistema irauli behar dugu, beren helburua pertsona autonomo, aske eta kritikoak osatzen laguntzea izan behar baitu”, azpimarratu du CNTk, “ez enpresen intereserako langile mantsoak prestatzea, merkantilizazioa hezkuntza sistematik kanporatu behar dugu”.

Argazkiaren iturria: EkuadorEtxea