CNT Lanbidek Gipuzkoan dituen bulegoen aurrean kontzentratu da

CNTk INEM bulegoen aurrean mobilizazio kanpaina egin du. Sindikatu honetako militanteek Lasarte eta Donostiako Gros eta Antiguo auzoetako Lanbide bulegoetan “enkartelada” bat egin dute.

Erakunde anarkosindikalistak, protesta hauen bitartez “gehiagora doazen murrizketa hauen bitartez gobernu honek hartu duen bidea” salatu du. Zentzu horretan, kontzentratutako lekuetan zenbait pankartak jarri dira, “Langabeziaren aurka, langileri borroka!  murrizketarik ez” lemapean.

Ekintzak amaitu eta gero, CNTk murrizketen aurkako mobilizazioekin jarraitzeko deia egin du. Sindikatu honek “guztien artean geldi ditzakegula” azpimarratu du.