Azaroak 25: (In)justizia patriarkalaren gainetik, saretze feminista

Urtero bezala, Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna heldu da. "Biolentzia patriarkal hau gero eta ageriagoa da; baita ere lantokietan", azpimarrau du CNTk. "Langileen kontzientzia gero eta handiagoa da eta biolentzia diren kasuak gero eta ageriago daude", erakunde sindikalaren iritziz: jazarpena, behin behinekotasuna, lan kontratu prekarioak, soldata arrakalak... Hori dela eta, ekintza sindikala egoera hauetan langile emakumeak defendatzeko eta salatzeko neurriak indartu dira.
"Kalera ateratzeko arrazoiak hamaika dira", CNTren iritziz, horregatik "mugimendu feministak deitutako manifestazioetan parte hartzeko deia egiten dugu". Igandean, eguerdiko 12:00etan Iruñea eta Baionan hasiko dira; Donostian eta Bilbon 12:30etan; Gasteizen, aldiz, 13:00etan.