Beste era

CNTk “Ercilla sarien” bihotzera eraman du bere protesta

Ercilla sarien banaketarekin batera, CNT sindikatuak ekintza koloretsu bat burutu du astelehen honetan Bilboko hotelean. Zeremoniaren erdian, publikoaren artean zeuden CNTko militante batzuk “Festa gutxiago, soldata gehiago”, “Non dago gure aparteko ordainsaria?” edo “murrizketa bat ere ez, erantzunik gabe” bezalako leloak zituzten kartelak atera zituzten.

“Gonbidatu guztiek anfitrioiaren benetako aurpegia ezagutzea gustatuko litzaiguke: hotel honek ekintza sindikala jazartzen eta langileriaren eskubideak murrizten jarraitzen du”, adierazi du erakunde anarkosindikalistak.

Testuinguru honetan, CNTk lan eskubideen galera eta soldata murrizketak salatu ditu hotel-kate honetan. “Enpresa hitzarmena kendu ziguten, ordainsari bat gutxiago daukagu eta 80 euro inguru gutxiago kobratzen dugu hilabetean, langile bakoitzari urteko ordainsarian hiru mila euro inguruko galera suposatzen diona”, azpimarratu du sekzio sindikalak.

“Enpresak eraso eta murrizketengatik apustu egiten jarraitzen duen bitartean, guk bere benetako aurpegia publikoki erakusten jarraituko dugu. Ez dugu enpresaren nagusikeria onartuko, eta konkistatutako guztia kentzearen intentzioak are gutxiago ere”, gehitu du sindikatuak.

Kanpainak

RS K2 Content Slider

You don't have any item to show

Lan gatazkak