Beste era

Greba Orokorraren aldeko mobilizazioak

Maiatzak 30 arte Bizkaian egingo diren zenbait elkarretaratze, jarduera eta manifestazioa ezagutzera eman du CNT sindikatuak Bilboko Plaza Biribilean gaur egindako kontzentrazioa.

"Langabeziak ez zaitzala geldi! M30 greba orokorra!" lelopean finantza-kapitalismoaren ikurraren aurrean kontzentratu da, mobilizazioaren beharra aldarrikatuz eta haratago joan behar dela azpimarratuz. "Alternatibak existitzen dira, baina soluzio bakarra sistema ekonomiko kapitalista hau gainditzea da", esan du erakunde anarkosindikalistak. Gainera gogoratu du "nahiz eta sindikatuok greba deitzen dugun, langileok egiten dugula".

Egingo direnen jardueren artean hurrengoak nabarmendu ditzakegu:

Maiatzak 11: Auto-karabana, Zornotza eta Eibar artean.

Maiatzak 16: Elkarretaratzea, Barakaldon. Arratsaldeko 19:30tan.

Maiatzak 18-19: IX Liburu Anarkistaren Azoka. Unamuno Plazan, Bilbo.

Maiatzak 25: Gunearen manifestazioa. Bilboko Jesusen Bihotzetik, arratsaldeko 17:30tan.

Kanpainak

RS K2 Content Slider

You don't have any item to show

Lan gatazkak