Beste era

EDE Taldean soldata murrizketa atzera bota da

EDE Fundazioa, Suspergintza eta ST3 Elkarteek osatzen duten enpresan, zuzendatzitzak bultzatutako soldata inaplikazio saiakera gelditu da. Maiatzan probintzia mailako hitzarmen kolektiboa sinatu zen.

EDE Taldeko zuzendaritzak aurkeztutako soldata murrizketaren proposamena “CNT eta beste sindikatuek atzera bota dute”. Erakunde anarkosindikalistaren jarrera “lanpostuen defentsa eta proiektu osoaren bidegarritasuna aztertzea” izan da momentu oro, enpresak aplikatu nahi zituen neurriak soilik langileengan eragiten baitute. Zuzendaritzaren jarrera “proposaturiko neurria soilik aztertzea izan da”, erakundearen bidegarritasuna aztertzea ukatu eginez.

CNT sindikatuak EDE Taldeko langileei irailetik aurrera adi egotera deia egiten du, zuzendaritzak argi utzi baitu beren planak aurrera aterako dituela nahiz eta euren enpresetako langileen interesen eta zerbitzuen erabiltzaileen aurka joan. Edozein kaleratze, soldata murrizketa edo lan baldintzen aldaketaren aurrean, langileen antolaketa sindikala beharrezkoa da, gizarte ekonomiaren arloan, “pertsona ahulenak baitira enpresak eskeintzen dituen zerbitzuen onuradunak, eta kalitateko zerbitzu bat eskeintzeko, lan baldintzak okertzea ez baita bidea”, esan du CNT sindikatuak.

Kanpainak

RS K2 Content Slider

You don't have any item to show

Lan gatazkak