Beste era

CNTk PPko enpresari bat salatzen du

CNT sindikatuak José Carlos Nebreda Santillán Arabako PPko burua eta enpresaria -Erribera Beitian zinegotzia eta Añanako Kuadrillan bere alderdiko ordezkaria dena- salatu du “langileen aurkako eskubideei erasotzeagatik eta Gizarte-Segurantzan alta ez hartzeagatik”. Gaur egun, Nebreda Gasteizko Boulevard merkaritzan-gunean dagoen txikiparkaren jabea da.

Erakunde anarkosindikalistak nabarmendu duenez, “edalontzia gainezka eginarazi zuen tanta” langile baten kaleratzea izan da. “Nebredak langile honi bizitza jasanezina egiten zion”. “Erabat bidegabe eta arrazoirik gabeko erabakia da –ziurtatu du sindikatuak- eta, askotan, enpresari honek Musin Leisure enpresako langileen eskubideak mespretxatzen ditu”.

Zentzu horretan, CNTk Nebredaren aurkako salaketa Lan-Ikuskaritzan aurkeztu du: langile batzuk Gizarte-Segurantzan alta hartu barik izaten ditu eta txikipark batean egon behar diren lan-arriskuen prebentzioen neurriak ez ditu betetzen. “Aldi berean, geure sindikatuak kale eta lanpostuetan borrokan jarraituko du PPko buru honen benetako aurpegia ezagutarazteko”, azpimarratu du sindikatuak.

Azkenik, CNTk kasu honen ezaugarriak nabarmendu nahi izan ditu: “Pertsona berak langileen interesen aurkako bi eginkizun betetzen ditu: Nebreda alderdi baten kidea da, eta honek, beste guztiek bezala, enpresarien interesak defenditzen ditu eta, aldi berean, bera ere enpresaria da”, azpimarratu zu erakunde anarkosindikalistak.

Kanpainak

RS K2 Content Slider

You don't have any item to show

Lan gatazkak