Beste era

CNTk martxoaren 8rako 24 orduko greba orokorra legeztatuko du

  • CNTk greba deialdia legeztatuko du mugimendu feministak egun duen greba deialdia babesteko.
  • "24 ordutako deialdia izango da, pasa den urtean egin genuen modu beran", erakunde anarcosindikalistak esan du

Lanaren Konfederazio Nazionalak, mugimendu feministaren deialdiari erantzunez eta erakundearen printzipioekin bat eginez, martxoaren 8an sektore guztietan 24 orduko greba orokor feminista legeztatuko du, eta beraz, estatuko edozein lurraldeko edonorrek greba egiteko legezko berme guztiak izango ditu.

2018ko martxoaren 8ko grebak emakumeen eskubideen defentsan milioika pertsona mobilizatu zituen eta, ia urte baten ostean, deialdi hura bultzatu zuten arrazoiak indarrean jarraitzen dute. Egunero emakumeek gizarte kapitalista eta patriarkal bati aurre egiten jarraitzen dute, oinarrizko eskubide bat den diskriminazio eza ukatzen diena. Emakumeek biolentzia jasaten dute, bai etxean, kalean edota lanean; gizarte osoak indarkeria hori eraso eta deuseztatu egin behar du, justuagoa den ingurune batean eta berdintasunean bizi ahal izateko.

CNTk, sindikatua den heinean, emakumeek jasaten duten diskriminazioari egunero egiten dio aurre. Gaur egungo legediak eta auzitegiek ez dute emakumeen eskubidea babesten gizonen lan baldintza berdinetan jarduteko. Gehiegikeriez betetako lan hitzarmenak, balio berdina duten jardueretan soldata bera jasotzea bermatzen duten tresna eraginkorrik ez izatea, sektore feminizatuetan hainbat lan gaixotasun ez aitortzea, jazarpena eta sexu-gehiegikeria... lan eremuan emakumeek bizi dituzten baldintzen adibide batzuk baino ez dira.
Errealitate honen aurrean, CNT sindikatuak langile klase guztiarentzako M8an greba orokor bat deituko du aldarrikapen hauekin, besteak beste: soldata arrakalarekin bukatzeko (zuzena eta zeharkakoa), enplegurako sarbidean eta sustapenean oztopoak ezabatzeko (zoru itsaskorra eta kristalezko sabaia), erantzunkidetasunean oinarrituta lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarri egiteko neurriak eskatzeko, pentsioen legearen erreforma ezabatzeko (zeinarekin emakumeen %23 bakarrik iritsiko da 65 urterekin erretiratzera) eta etxeko langileek jasaten duten edozein bereizkeriarekin bukatzeko.

Aurreko urtean bezala, CNT mugimendu feministaren atzean kokatzen da eta, gainerako kolektiboekin eta gizarte eragileekin batera, lanean jarraituko du, zainketak aintzatetsiak, baloratuak eta partekatuak izan daitezen.

Zapalkuntza guztiek CNT aurrean topatuko dutelako M8an kalera aterako gara, gure indarra batzeko eta deialdiaren arrakasta laguntzen lortzeko.

Kanpainak

RS K2 Content Slider

You don't have any item to show

Lan gatazkak