Servini epaileak Felix Padin anarkosinkalista historikoari bisita egiten dio

Inprimatu

María Servini de Cubria epaile argentinarra, herri horretan frankismoaren krimenak ikertzen dituena, astelehen honetan Felix Padinekin elkartu da. Padin CNTko militante historikoa da eta Miranda Ebroko kontzentrazio esparruan preso ohia. Topaketa herri horretako Santiago Apostol ospitalean izan da, Padín, 97 urtekoa, ospitaleratuta dagoelako barneko odoljarioaren ondorioz.

Nahiz eta aitorpen ofiziala ez izan -bere osasun-egoeratik, hain zuzen-, Padinek epaileari bere bizipenak,frankismo garaian, kontatu dizkio. Horrela, Servini de Cubria ohartu da zein den militante anarkosindikalistaren buru-argitasuna.

Testuinguru honetan, CNT sindikatuak iragarri du, datozen orduetan, magistratu argentinarrari Padinen aitorpena, idatziz, emango diola. Honetan, Padinek kontatzen du nola egon zen Miranda Ebroko kontzentrazio esparruan eta lan behartuen batailoietan. Bere kasua oso garrantzitsua da, bizirik dagoen frankismoaren esklabo azkenetariko bat delako. Izan ere, Felix Padinen izena bazegoen CNTk Argentinako epaitegietan aurkeztu zuen salaketa kolektiboan.

Servini de Cubriaren eta Padinen arteko bilera, epaileak estatu espainiarrean izango dituen frankismoren biktimekin topaketen artean, lehenengoa izan da.