Hain ondo bizi gara?

Print
E. Amundarain

Ekainaren 28an, Orkestra think-tankek beren Lehiakortasun txostena aurkeztu zuen Bilboko Deusto Unibertsitatean. Txosten honek zenbait gauza interesgarri ditu (txostena http://bit.ly/2ts8eYV web orrian eskuragarri dago).

Garapena eta lehiakortasun kontzeptuak aztertzen dituen atalean, ongizatea txertatzen dute, gizarte eta ingurumeneko alderdiak kontuan hartu behar direlako, ikuspegi ekonomizista gaindituz.

 

Ikuspegi horrek aukera eman du azpimarratzeko krisi garaian gizarte dimentsioetan atzera egin dugula. Informazio hori kontutan hartuz 1.6 Taulak Euskal Autonomia Erkidegoa antzeko ekonomia garapena duten beste eskualde batzuekin alderatzen du.

EAE 35. tokian dago 272 eskualdeak hartuta, biztanleko BPGri dagokionez, baina 102. tokian dago, IPSRE Europako Eskualdeetako Gizarte Aurrerapeneko Indizean.

Koloreek erakusten digute zein elementutan dauden ahultasun eta indargunerik handienak, gurearen antzeko ekonomia emaitzak dituzten eskualdeekin alderatuta. Oinarrizko beharrei dagokienez, emaitzak kaskarragoak direla uraren tratamenduan eta kalitatean, baita etxebizitzaren kostuan, etxebizitzarekiko asebetetzean eta berokuntza desegokian. Azken adierazle horrek etxe batzuetan energia pobrezia egon daitekeela eman diezaguke aditzera.

Ongizatearen oinarrien osagaiei begiratuz gero, ahultasunak oinarrizko jakiteetarako sarbidean ikusten dira baita informazioaren eta komunikazioaren sarbidean ere. Hala eta guztiz ere, ahultasunik handienak aukeren dimentsioan ikusten dira.

Laburbilduz, ongizate erreal bat lortzeko bidea, gaur egun, luzea dela.

Copyright 2012. http://www.cnt-sindikatua.org