Beste era

Maiatzak 27, Sestaoko Txirbilenean, “Anarkiaren Jaialdia”

Txirbilenean, Sestaoko Gizarte Zentro Okupatuan (Txabarri kalea, 6), maiatzaren 27an "Anarkiaren Jaialdia" ospatuko da. Adin ezberdinetarako ekitaldi asko izango dira eta jaialdiaren helburua "jai egun eta ekintza libertarioa bizi nahi duten pertsona guztiak biltzea da", Barakaldoko Lagun Ateneoak nabarmendu duen moduan. Jarduerak Ateneoak antolatzen ditu CNT sindikatuaren laguntzarekin.

Jaialdia goizeko 11:30etan hasiko da: ipuin kontaketak, jolas kooperatiboak eta umeentzako beste ekitaldi batzuk izango dira. Eguerdian paella beganoa eta burdinbide-putxera bazkalduko da eta ondoren "Zerrauts ogia. Gose garaiko grebak" dokumentala emango da. Dokumentalak frankismoaren aurkako lehenengo langileen mobilizazioak kontatzen ditu. Proiekzioa ikusi eta gero mahai-ingurua egingo da.

Anarkiaren jaialdian kontzertu batzuk ere izango dira: arratsaldeko 20:00etatik aurrera, antolatzaileek komentatu duten moduan, El Pitbull, Etxando Pestes, Radio Crimen, Tu Padre en Bolas, Demokrazia Zero, Nitrako eta The Barrenos egongo dira.

Sarrera-txartelen prezioa bost eurokoa izango da. Bilduko den diru osoa Lagun Ateneoa finantzatzeko zuzenduko da.

Kanpainak

RS K2 Content Slider

You don't have any item to show

Lan gatazkak