Beste era

Laia Zapata-dendetako ugazaben zigorgabetasunaren kontrako mobilizazioak martxan jarri dira

CNT sindikatuak ostiral honetan Barakaldoko Laia zapata-dendaren aurrean bere lehenengo kontzentrazioa gauzatu du.  Denda honek langile bat kaleratu du senide baten hiletara joateagatik. “Ez ditugu onartuko langileriaren oinarrizko eskubidearen kontrako eraso hauek. Patronalaren larderiaren aurrean, elkartasunerako eta borrokatzeko euste-horma altxatuko dugu”, sindikatu anarkosindikalistak adierazi du.

Mobilizazioan, sindikatukideek bezero eta oinezkoei enpresa honen nagusikeria    eta bidegabekeriazko informazioa eman diete. Enpresak, aurretik, botatzearekin mehatxatu zituen langileak, soldataren izozketa onartu ezean. “Barakaldotar guztiek jakin behar dute zer gertatzen den denda honen etxaurrearen atzean”, azpimarratu du sindikatuak.

Izan ere, CNTk mobilizazio gehiago iragarri ditu Laia zapata-dendak “agerian” geratzeko. “Guztizko zigorgabetasunarekin jokatu ahal zutelakoan zeuden, baina oker zebiltzan: ekintza zuzenaren bidez, elkartasuna eta laguntza emanez, patronalak gure eskubideak lapurtzea ekidingo dugu”, azaldu du. 

Kanpainak

RS K2 Content Slider

You don't have any item to show

Lan gatazkak